PIONGIANGeko AHOTSA

Koreako Herri Errepublika Demokratikoko Berriak

Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) muga-arteko bidaien berrabiaraztea zabaldu du, nahiz eta Hego Korea aurka egon. Asia eta Bareko Bake Batzordeko ordezkari batek jakinarazi duenez, Martxotik aurrera Kaesongera bidaiatzeko aukera egongo da eta Apiriletik aurrera Kumgang Mendira. KHEDeko leku horiek bisitatzen dituzten hegoko turistentzat erosotasun eta segurtasuna emango dela gehitu du. Bidai hauekiko hegokorear erresistentzia “neurri erabakiorrak” hartzera bultza diezaioke KHEDi. Neurri horien artean, “Etekin bereziak bezalako hegoari eskeinitako hitzarmenak indargabetu,...


Filme Poloniar bat ikusi zuten zen atzo Taedongmun Zineman Chopinen jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko. Bertan, herritarrez gain Han Chol, Kultura ministro ordea eta Edward Pietrzyk, Poloniar enbaxadorea KHEDen, egon ziren. Beste herrialdeetako kideak ere han izan ziren. Ikusleek “Chopin” izeneko filme poloniarra ikusi zuten.


Hego Korea eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) elkarrizketak hasi dituzte gaur bertan korearteko industrigunearen inguruan. Hegokorear funtzionario talde bat KHEDen sartu da mugan dagoen Kaesong hiriraino, industrigunea dagoen hiria hain zuzen ere. “Ahalegin guztiak egingo ditugu emaitza konkretuak lortzeko, garraio, komunikabide eta aduana sistemaren inguruko arazoak konpontzeko”, esan du Lee Kang-woo, hegokorear taldearen buruak, industrigunean arazoak sortu dituzten hiru gaiak aipatuz. Egun 110 enpresa hegokorear daude Kaesongen, KHEDeko 42.000 langileekin.


Poster berriak argitaratu dira Koreako Langileen Alderdiaren 65. urteurrena ospatzeko herria borrokara deituz Elkarrekiko Deialdian ezarritako beharrezko eginbeharrak gauzatzeko. Posterrak, “Ahalegin guztiak Elkarrekiko Deialdian ezarritako eginbeharrak gauzatzeko!” eta “Ospakizun Plazarantz Urrian!” esaldiekin, Koreako Langileen Alderdiaren (KLA) Argitaletxeak sortuak dira. Argazkia: KNS


Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) lau hegokorear atxilotu ditu Korean legez kanpo sartzeagatik. Lau atxilotuak kontrolpean daude eta Piongiangek gertakizuna ikertzen ari da. Abenduaren 25ean Robert Park misiolari estatubatuarra ekintza berdinagatik atxilotua izan zen, eta lehenago ere bi kazetari estatubatuarrei berdina gertatu zitzaien. Piongiangek aske utzi zituen kazetariak, nahiz eta errudun izan eta 12 urtez lan egiteko zigorra izan. Park, 28 urtekoa, aldiz, aske gelditu zen Otsailaren 5ean bere “akatsetaz benetan damutzeagatik”.


Atzo gertatu ziren Piongiangen Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren eta Vietnameko Errepublika Sozialistaren gobernu ordeazkari ekonomikoen arteko elkarrizketak. KHEDen aldetik Ri Myong San, Kanpo Merkataritza ministro ordea, eta Vietnamen aldetik Biu Suan Khu Industri eta Merkataritza ministroa eta Le Van Cu enbaxadorea Korean egon ziren. Argazkia: KNS


Duela bi egun Txinako Dandong hirian Txinako Herri Errepublika eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren arteko zubiaren elkarrekiko eraikitze, mantentze eta babesa hitzartu zen. Zubia bi herrien arteko muga den Amnok ibai gainean eraikiko da. Hitzarmena Pak Kil Yon, koreak kantzilerordea eta Wu Hailong txinatar kantzilerraren laguntzaileak sinatu zuten.


Atzo bertan hasi zen Chongchuneko Saskibaloi Zentroan Paektusan Kopa. Lehiaketa honetan, Piongiang eta Samjionen jokatuko dena, 8 kiroletako partiduak ospatuko dira, saskibaloia, boleibola, ping-pong, hokey edota eskia, besteak beste. Hasiera ekitaldian Koreako Lanaren Alderdiko Batzode Zentraleko idazkaria, kirol funtzionarioak eta kirolariak egon ziren.


Lagunarteko elkarretaratzea egin zen Irango enbaxadako kideekin asteazken honetan Meari Galerian Iranen Islamiar iraultzaren garaipenaren 31. urteurrena ospatzeko. KHED-Iran Elkartasun Elkarteko kideak ere bertan izan ziren. Partehartzaileek bi herrien arteko erlazioa garatzeko beharrari buruz hitzegin zuten, elkartasunean sakonduz. Elkarretaratzea baino lehenago enbaxado lagunak “Pueblo” AEBko itsasontzi espioia bisitazeko aukera izan zuten.


Yu Pyol Mi korear ikasleak 56. Nazioarteko Schumann Piano Txapelketa Gaztea irabazi du, sari berezia lortuz gainera. Finala Alemanian jokatu zen Urtarrileko 8tik 10era bitartean. Txapelketan 18 urte azpiko 70 pianojole bikain hartu zuten parte, hainbat herrialdeetatik joandakoak, adibidez KHED, Alemania, Txina edota Errusia. Pianojoleak sei taldeetan zeuden banatuak, adinen arabera. Yu, 8 urtetakoa, lehengo postua lortu zuen Beijingen Iraila eta Urria biratean ospaturiko Asia-Bare lurralde txapelketan. Berak arrakastaz jo zituen piano abestiak finalean, epaile eta adituen txaloak l...