PIONGIANGeko AHOTSA

Koreako Herri Errepublika Demokratikoko Berriak

Nepaleko Kazetari Elkarteak “2009rako Bakearen Saria” eman dio Kim Jong Ili. Saria Katmandun ospatutako ekitaldi batean eman zioten korear enbaxadoreari. Bertan Nepaleko Kazetari Elkarteko kideetaz gain Nepaleko Alderdi Komunista Batua (Marxista-Leninista)ko Batzorde Zentraleko eta Nepal-Korea Elkartasun Elkarteko lagunak zeuden.


Piongiangeko bostgarren Udazkeneko Merkantzia Erakusketa Internazionala Hiru Iraultzen Erakustazokan hasiko da hurrengo 21ean, eta 24an amaituko da. Bertan Korea, Txina, Herbehereak, Alemania, Suedia, Britainia Handia, Australia, Italia, Indonesia, Vietnam, Frantzia, Finlandia, Polonia, Hong Kong eta Taipeiko konpainiak hartuko dute parte. Erakusketan makina herramintak, gailu elektriko eta elektronikoak, garraiobideak, produktu petrokimikoak, sendagaiak, egunero erabiltzen diren artikuluak, jakiak etab. egongo dira ikusgai.5. Piongiangeko Udazkeneko Merkantzia Erakusketa Internazionala


Pak Ui Chun eta Bruno Rodriguez, Koreako Herri Errepublika Demokratikoko (KHED) eta Kubako Kanpo Ministroak gaur bildu dira bi herrien arteko erlazioa sendotu eta indartzeko. Rodriguez eta berarekin joan den taldeari eskeinitako ongietorrian, Pakek “bi herrien arteko ohiko erlazioa orain gora doala” adierazi zuen, KCNA berri agentziak zabaldu duenez.Rodriguezek “herri kubatarra KHEDen ahaleginen eta garaipenen berri” duela jakinarazi zuen. “Herri kubatarrak gogo handiz jarraitzen du KHEDeko herriak AEBen inperialismoa nola zapuzten duen”, gehitu zuen. Delegazio kubatarra ostegunean ha...


Astelehen honetan hasi zen hiriburuko Hiru Iraultzen Erakusketagunean Herri Kontsumorako Produktuen “Abuztuaren 3” erakusketa. Bertan egunero erabiltzen diren burdinezko artikuluak, elektronikoak, jantziak, nekazaritza produktuak eta abar daude ikusgai. Artikuluak herrian zeharreko lantegietan eginak dira, baina baita herri osoko etxekoandreak eginiko produktuak aurki daitezke. Argazkiak: KNS


KHEDek Tailandiari lau eta huts irabazi dio 2009ko Asiako 19-Azpiko Nesken Futbol Txapelketan, Wuhanen (Txina) hasi dena. Txapelketa honetan, abuztuaren 12rarte iraungo duena, zortzi herri eta eskualdetako taldeak dira partehartzaileak. Tailandiaren aurkako partiduan, neska koearrak hasiera hasieratik hartu zuten jokoa kontrolpean, eta lehen zatian gol bakarra sartu bazuten ere bigarren zatian hiru lortu zituzten.


Arrantza itsasontzi bat atxilotua izan da gaur goizean Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren (KHED) itsas muga zeharkatzeagatik. Lee Bung-wook, Hegokorear Defentsa Ministerioko ordezkaria azaldu duenez, 29 tonako eta “800” izeneko arrantza itsasontzia, lau arrantzalekin Jangjoneko portura eraman dute 9:30tan (bertako ordua). “Antza denez itsasontziaren satelite nabigazio sistemak huts egin du”, adierazi du ordezkariak, 6:30tan atxilotua izan denean iparraldean zazpi milia inguru sartu dela gehituz. Arrantza itsasontzia, Geojineko portutik atera zen, Gangwon probintzian, 13:...


Moskuk Piongiangek duela gutxi zabaldutako elkarrizketa nahiak AEBekin Korear Penintsularen gai nuklearraren inguruan “seinale positibotzat” hartu ditu, Errusiako Kanpo ministerioak adierazi duenez ITAR-TASS berri agentziaren bitartez. “Malgutasun seinale bat da (Piongiangen aldetik)”, esan zuen bozeramaileak. “Mugimendu hau norabide zuzenean doa.” Diplomatikoak ere hainbat negoziazio mota egin daitezkela esan zuen, haien artean bien artekoak, KHEDren arazo nuklearra konpontzeko. KHEDeko Kanpo Ministerioko beste bozeramaile batek berriz argitu du gaur seien arteko elkarrizketetara ez...


Uztailean eta Abuztuan ur kirolak indartu egiten dira Korean, bere baldintza geografikoak direla eta. Bereziki, irakaskuntza batzordeek igeriketa indartu eta irakasgai honen praktika eskola orduetatik kanpo bultzatzen dute. Urte honetako ur kirol denboraldian, eskolek bere barne igerilekuetaz gain kanpokoak ere erabiltzen dituzte. Bitartean, probintzi, hiri eta barrutietan, Kangwon, Ipar Phyong-an eta Hego Hamgyong bezalakoetan igeriketa txapelketa ugari antolatzen dira, irakasle, langile eta ikasleen igeri ahalmena neurtzeko. Bestalde, arlo sozialean igeriketa asko indartzen ...


Hego Koreako inteligentzia agentziak zabaldu duenez, gobernu hegokorearraren webguneen aurkako erasoak hamasei herrialdeetatik egin ziren, haien artean Koreako Herri Errepublika Demokratikoa (KHED) ez dagoelarik. Erasotzaileen bilaketan, Inteligentzia Zerbitzu Nazionalak (IZN) interneteko 86 helbide aurkitu ditu Hego Korean, AEBn, Japonian eta beste herrialdeetan. KHED zerrendan agertzen ez bada ere, IZNk bertatik kenduko ez duela adierazi du. Agentziak dioenez, Piongiangek erasoan zerikusirik izan dezake, izan ere, eta bere ustetan, guda zibernetikoaren inguruan mehatxua egin zuen pa...


Gobernu hegokorearraren agentzia ofizialen hainbat webgune erasotuak izan dira gaur, haien artean lehendakaritza bulegoarena, eta zenbait enpresa pribatuena. Eraso batzuk eten badira ere Nazio Batzarrarena, Nazio Defentsa Ministeriokoa, Shinhan Bankuarena eta Koreako Truke Bankuaren webguneak oraindik erasoa jasaten ari dira. Eraso hauek astearte arratsaldean hasi ziren, eta 25 webgune izan dituzte helburu, horietatik 11 barnekoak. Erasoak Zerbitzu Ukapenenkoak izan dira (DDoS ingeleraz), eta arratsaldeko 6retan hasi ziren (ordu lokala), baina 10etan normaltasuna berreskuratu...