Lau hegokorear kontrolpean daude KHEDen legez kanpo sartzeagatik

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2010-02-27 17:12

Koreako Herri Errepublika Demokratikoak (KHED) lau hegokorear atxilotu ditu Korean legez kanpo sartzeagatik. Lau atxilotuak kontrolpean daude eta Piongiangek gertakizuna ikertzen ari da.

Abenduaren 25ean Robert Park misiolari estatubatuarra ekintza berdinagatik atxilotua izan zen, eta lehenago ere bi kazetari estatubatuarrei berdina gertatu zitzaien. Piongiangek aske utzi zituen kazetariak, nahiz eta errudun izan eta 12 urtez lan egiteko zigorra izan. Park, 28 urtekoa, aldiz, aske gelditu zen Otsailaren 5ean bere “akatsetaz benetan damutzeagatik”.


Utzi iruzkina: