Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Elhuyar aholkularitzak idatzi du liburutxo hau. Oso interesgarria iruditu zait, benetan. Soziolinguistika Klusterrak ere bide bera hartu duela ematen du, bejondeigula. Liburu honetan Elhuyarrek euren euskara planak aztertzen dituzte Elkargiko esperientzia aintzat hartuta. Hortik abiatuta, etorkizuneko erronkak aipatzen dituzte, balizko hobekuntzak eta aurrera begirakoak.  Gainera, liburua doan lortzeko aukera badago, Elhuyar aholkularitzan bertan eskatuta.


Orain dela urte batzuk, askok uste zuten eskolak salbatuko zuela euskara, euskara eskoletan sartuta salbu ikusiko genuela. Denbora aurrera joan ahala, gero eta gutxiago dira hori uste dutenak, gero eta gutxiago hori sinesten dutenak. Izan ere, eskolak muga nabarmenak ditu hizkuntza bat normalizatzeko (edo biziberritzeko edo salbatzeko); eskola barik, ezinezkoa izango da, baina eskolarekin bakarrik ere ezinezkoa da. Hizkuntza bat normalizatzeko aldaketak jendartean gertatu behar dira, jendarteak izan behar du prozesu horren gidaritza. Hala ere, horrek ...


Hace algunos años, muchos pensaban que iba a ser la escuela la que salvaría el euskera, que si lográbamos introducir el euskera en las escuelas, conseguiríamos salvarlo. Pero con el paso del tiempo, cada vez son menos los que opinan así, son menos los que se creen eso. De hecho, la escuela tiene importantes limitaciones para conseguir normalizar una lengua (o revivirla o salvarla); sin la escuela, es imposible, pero también lo es sólo mediante la escuela. Para normalizar una lengua, los cambios han de darse en la sociedad, es la propia sociedad la que t...


Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzun nahi zaio abenduaren 14an, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean aurkeztuko diren bi kasuen bidez. Bi hauek Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak bildumaren lehen bi aleak dira, eta bertan euskara beren erakundean laneko tresna bezala erabili ahal izateko egin dituzten urratsak kontatzen dira, modu atsegin eta irakurterraz batean. Argitalpen hauek Soziolinguistika Klu...


Eskolaren mugak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-12-14 12:31

Euskonews aldizkari elektronikoan artikulu bat argitaratu didate gaurkoan. Datorren astean igoko ditut blogera artikuluok.Eskolaren mugak euskararen normalizazioan.Los límites de la escuela en la normalización del euskera.                                        Beste artikulu batzuk ere badatoz aldizkarian eta interesgarriak izan daitezke:Euskaldun berriak (Uri Ruiz Bikandi)Hizkuntza, batez ere, gertaera sozial bat da (Itziar Plazaola)Hizkuntz er...


Kale neurketaren aurrerapena izan genuen aurreko baten. Oraingoan datuak badaude jadanik eskuragai.Bat aldizkarian argitaratu eta gero, etorriko da analisiak egiteko momentua.Erabilin ikusia. 


Hiznet lanak 07

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-12-12 08:58

Aurten ikerketa lan pila bat jarri dute sarean Hiznet-ekoek. Horien artean batzuk oso interesgarriak direla ematen du. Eskerrak datorren astetik aurrera astia izango dudan horiei errepasoa emateko. Hona hemen zerrenda osoa:Arizmendiarrieta Markuerkiaga, Kattalin (2007). Euskalkiak eta gazteak. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe).Basurto Arkaute, Ruth (2007). Helduen euskalduntzearen oinarrizko kurrikuluaren azterketa teoriko-metodologikoa. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe). Beitia Sasiain, Ruben (2007). Euskararen arnasguneak Fagor Ederlanen. Hiznet 06-07ko...


Gazteok eta euskara

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-12-10 09:03

Artikulu hau 2007ko abenduko Xirika aldizkarian agertu da. Pdfan jaitsi nahi baduzu, hona jo. Izenburu originala aukeratu dut, originalen artean originalena. Jarrai dezagun ba, galdera originalak egiten: zergatik ez dute gazteek euskaraz egiten? To eta no, hori da hori originala izatea, pentsatuko du batek baino gehiagok. Erronka berriak gustatzen zaizkit, dudarik ez. Eta bide malkartsu zein berri horretan nik ere nire aletxoa ekarri nahi dut. Has gaitezen hasieratik, hortaz. Egia al da gazteek ez dutela euskaraz egiten? Ba, zorionez edo zoritxarrez gezurra da. Gazteok euskaraz egiten dugu,...


Kale neurketa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-12-01 17:23

Kale neurketaren emaitzak aurkeztu zituzten atzo Donostian. Gaur Berrian eta Garan irakurri dut neurketaren gaineko albistea. Oraindik goiz da hausnarketa bat plazaratzeko.Euskararen erabilera ez da ari igotzen ezagutzaren neurri berean kalean. (Berria)El uso del euskera se incremento solo del %13,8 al %14,2 en el ultimo lustro. (Gara)Bide batez, neurketaren arduradun izan den Olatz Altunari 9 urteko kartzela zigorra sartu diotela salatu nahiko nuke. Free 18/98.Eguneraketa: Gipuzkoako Diario de Noticias-en, Deian eta Gaztesarean ere aipatu da kale neurketa."El uso del euskera aumenta leveme...


UDALERRIAREN EZAUGARRIAK:  Izena: Derio Biztanleria: 4.728 Euskaldunen kopurua: 1.321 (%27,9) Ia euskaldunen kopurua: 1.314 (%27,8)   Erdaldunen kopurua: 2.093 (%44,3) Irakaskuntzari dagokionez, ez dago datu zehatzik matrikulazioari begira. Datu hauek ez diete erreferentziarik egiten derioztarrei, baizik eta Derion dauden ikastetxeei. Beraz, datuak kontuz hartzeko modukoak dira. Derion Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilerrean D eredua baino ez dago. Lanbide Heziketan, aldiz, panorama bestelakoa da eta honetan A eredua nagusi da[i]...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter