Garaigoikoa

Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika)

Gaur goizean Euskadi Irratian Manu Etxezortuk Joxerra Garzia elkarrizketatu du. Gaia izan da zer kristo egin behar dugu?. Entzugaia igotzen ez dakidanez (desastre bat naiz), loturarekin konformatu behar.Zer kristo egin behar dugu? (mp3)


Linguanet 2008

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-01-30 15:52

Linguanet-ekoek hauxe bidali digute blogean ateratzeko, eta guk baietz, jakina.Asmoz Fundazioak, bosgarren urtez jarraian, Linguanet antolatu du, lan munduko euskara planen inguruko ikastaroa alegia. Euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoak ugalduz doaz azken urteotan eta euskara erabiltzen diren esparruak zabalduz joan daitezen gero eta gehiago dira euskara planetan murgildu diren enpresak. Planen kopurua haunditzeak ekarri du, besteak beste, erabiltzen den metodologia sendotzen, hornitzen eta erabiltzaile berriengana zabaltzen joatea.Horren adiera da Asmoz Fundazioak eta Eusko Jaurlari...


2007an hainbat izan dira hiznet-en aurkeztu diren sakontze egitasmoak. Horregatik, post bakarrean denak komentatu beharrean, hainbat postatan komentatuko ditut, behintzat interesgarrienak iruditu zaizkidanak. Astean behin, saiatuko naiz sakontze egitasmoen gaineko artikulua hona ekartzen. Bueno, gaurkoz lehen uzta. Nagore Ferreira: “Emakumea eta transmisioa, Euskal Herrian. Hizkuntza eta baloreak”. Ikerketa honek aztertzen du orokorrean emakumeak zein paper bete duen euskararen transmisioan. Ikuspuntu antropologiko batetik aztertzen du transmisioa. Interesgarriak eta beharrezkoak dira mota ...


Urte berria hasi da, bizitza berria, lan berria eta bloga erdi hilik, edo behintzat oso motelduta. Eta, hala ere, azken aldi honetan prentsa (idatzian) behin baino gehiagotan agertu gara: azken bi asteetan Argia aldizkarian eta zapatu honetan Gaur8 aldizkarian. Ez dut ezer agintzen, baina hemendik aurrera idazteko erritmoa motela izango dela aurreikusten dut, behintzat nire burua kokatu arte. Hortik aurrera, batek daki ... Dena den, mila esker irakurtzen duzuen guztiei, erantzuten ez duzuen guztiei, eta prentsan bloga ateratzen duzuenei. Autoestima puztea ere beharrezkoa da noizean behi...


Gaurko periodikua kargatuta etorri da, euskararen komunitatearen ikuspuntutik. Bi hausnarketa nabarmendu nahiko nituzke (beste hiru ere etorri dira, hau, hau eta hau): - Joxerra Garziarena: «Euskara bultzatzeko ditugun tresnak pattal erabiltzen ari gara».- Joxe Manuel Odriozola: "Hizkuntza eta errealitatea"Eta, gainera, gero zuzenean hitzaldi interesgarria jarraitzeko aukera emango dute. Ikaragarria, dena egun bakar batean.


Kale erabilera neurtu egin dute Euskal Herrian, eta bada bosgarren aldia. Eta neurtu egin dute behaketa bidez. Mundu mailan hizkuntzaren erabilera behaketa bidez aztertzen duen soziolinguistika ikerketa bakarra da. Eta sarritan ez dugu behar bezala baloratzen. Bego, beraz, nire errekonozimendua ikerketa hau posible egiten duten guztiei, batez ere kalez kale neurtzen duten horiei. Neurtu ondoren, emaitzak publiko egin behar, emaitzak karrikara atera behar, dudarik gabe. Prentsak jaso ditu emaitzak gainetik, baina horrekin ez da nahikoa. Eta, horretarako, Soziolinguistika Klusterrak Bat aldi...


Pere Mayans Kataluniako soziolinguistak bloga du. Eta blog horretan sail berri bat hasi du: soziolinguistika lantzeko filmak. Momentuz, hiru film aipatu ditu. Bakoitzean filmaren gaineko fitxa teknikoa, laburpena, iruzkina, bereziki landu beharreko eszenak eta gehiago jakiteko bibliografia ematen du. Esperimentu berezia eta erakargarria. Adi jarraituko dugu.1. Windtalkers filma.2. Rabbit Proof-fence (Belaunaldi galdua)3. The wind that shakes the barley (Garagarra astintzen duen haizea) 4. Pathfinder 


Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak jarri du martxan Euskara mintzagai izeneko liburu bilduma. Liburu hauek dibulgaziozkoak izan nahi dute, euskararen inguruko gaietakoak, soziolinguistika barne, jakina.Lehen bi aleak daude eskuragai webgune honetan. Aipatzekoa da HPSkoek ematen duten aukera: liburuak erosi, edo webgunetik jaitsi pdfan edo bertsio elektronikoan. Bejondeiela, ea jakintza partekatzeko bide gehiago irekitzen diren.


Zein dira Bai Euskarari Akordioaren prozesu honi, bere osotasunean hartuta, ikusi dizkiozun puntu indartsuak edo ahulak; zer azpimarratuko zenuke positibo edo negatiboki. Gutxienez bi mailatan erantzun ezazu galdera: a) gizartean eragiteko eredu bat izan nahi duen aldetik, b) maila metodologikoan. Gehienez bi orrialde guztira. INDARGUNEAK: -         Gizarte eragileei inplikazioa eskatzen zaie eta, hortaz, litekeena da gizarte eragile horiek plangintza bera barneratzea eta bere egitea. Izan ere, konpromisoei heltzeko behar den kemena eta dedik...


Azaroko Larrunen udaletako euskara teknikariek egindako 8 iritzi artikulu agertu ziren. Aspaldi irakurri banituen ere, ez dut astirik hartu horiek komentatzeko.Lehenik eta behin, aipatu behar da iritzi aniztasuna bermatuta dagoela. Herrialde guztietako teknikariak, herri erdaldun eta oso euskaldunekoak, hiriburu eta herri txikietakoak, ... Txalotzekoa da ahalegina.Artikulu guztiak gomendagarriak badira ere, nik bi nabarmendu nahiko nituzke: "Jokaleku berri baterako proposamenak Hernanitik", Malores Etxeberriarena eta "Berriozarren eta Nafarroan, eustetik garapenera", Rosa Ramosena. Biak ber...


garaigoikoa 1456132721854

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere. Txerra Rodriguezen bloga da hauxe, tuiterren ere ibili banabil @garaigoikoa

Bitakora twitter