Martxoak 14, eguerdia, bi tipo topatu ditugu infogelan: bata Iban Aranzabal, Goienako komunikazio arduraduna, bestea Patxitrapero blogaria, lanbidez udaltzaina. Era horretan hasi genuen web2.0ko ikasgaia. Biek beren nondik norakoak zabaldu zizkiguten sarean zehar, idazteko teknika anitz, programa eta nabigatzaile ezberdinak e.a. Hasiera batean nahiko nahasgarria eta azkarra, baina denboraren poderioz ulertzen joan gara. Jada bloga edo fotologa dugunontzat ez ziren teknika berriztagarri edo nobedosoak izan, baina hala ere aberasgarria izan zen, ez zentzu literarioan noski.


Sautrela bezalako literatur saio baten blogario bat gonbidatutzat izateak, asko esaten du letrek bizi duten garai berrietarako moldaketaren inguruan. Blogeko protagonistak nobela idazleen estatusetik urrutiegi ez daudela frogatzera dator Patxitraperoren kultuzko telebista saio horretako parte hartzea. Ziur aski, baina, ez da letren inguruko saio baten blogez hitz egiten den azkena izango: "blogek zure ingurua begiratzen ikasteko balio dute. Gainera, idazten ari zaren horretan, ahaztu egiten zaizu pixka bat mundua ze desastre dabilen. Toki askotara heltzeko modua ere eskaintze...


Patxitrapero

onki_xin 1456151991155 onki_xin | 2008-05-12 11:27

Patxi Iraeta goizez. Patxi Trapero gauez. "Udaltzaina ofizioz, blogaria afizioz" dio Patxi Iraetak Berriak egindako elkarrizketan. Patxitrapero blogean sartu naiz behin baino gehiagotan, eta orrialdeak duen aniztasuna gustatu zait gehienbat. Bideoak, iragarkiak, eta dozena bat artikuluak mihatzeko aukera eskaintzen du. Berriak egin dion elkarrizketan, zertarako balio duen blogek galdetzean bere erantzunak atentzioa deitu dit. Patxik dio: "Gauean zer idatzi pentsatzen ari zaren bitartean, ahaztu egiten zaizu pixka bat mundua ze desastre dabilen" eta " toki askotara heltzeko modua eskaintzen...


Iban Aranzabal, goiena.net-eko zuzendaria eta Patxi Iraeta, Patxitrapero blogaria izan ziren HUHEZIko fakultatean hitzaldia ematen joan zen martxoaren 14an. Goienaren inguruko xehetasunak eman zituen Iban Aranzabelek lehendabizi. Bertan bere esperientziak plazaratu, informazio edukiaren garrantzia  azpimarratu eta gomendioak konpartitu zituen. Azken atal honetan blogen erabilerarako iradokizunen tartea ere izan zen. Besteak beste, euskararen erabilera bultzatzea txukuntasunez, hiztegi egokiak erabiliz, blog desberdinak irakurriz eta multimedia txertatuz. Patxitraperok bere aldet...


blogariak eta blogak

istingorra 1456148051401 istingorra | 2008-04-03 11:44

Martxoaren 14an, HUHEZIko fakultatean, bi blogarien hitzaldia izan genuen eguerdi partean. Alde batetik, Iban Aranzabal elgetarra izan genuen, Eskoriatzako fakultatean ikasle izandako Goiena telebistako zuzendaria. Eta bestetik, berriz, Zumarragako seme den Patxitrapero izan genuen, bere blogaren nondik norakoak kontatuz. Lehenik, Iban Aranzabalek hartu zuen hitza. Bere lanaren ibilbidea kontatu zigun, bera Goiena telebistako zuzendaria da, eta bertan blogek eta horrelako gauzek daukaten garrantzia azaldu zigun. Hasteko, euskara egokia erabili behar dela adierazi zuen Ibanek, hori bai, har...


     Pasa den martxoaren 14an Iban Aranzabal, Goienako web atalaren zuzendaria eta Patxitrapero, blogaria, HUHEZIko fakultatera joan ziren hitzaldia ematera.        Iban Aranzabalek Goienaren inguruko zehaztasunak ematen hasi zuen hitzaldia. Bere esperientziaz eta informazio edukiaren garrantziaz mintzatu zen. Zenbait aholku ere eman zituen amaieran, besteak beste, blogen erabilerari buruz: euskara eta hiztegi egokia erabiltzea, blog desberdinak irakurtzea eta blog-etan multimedia sartzea izan ziren horri buruzko gomendioak.     ...


Blogariak eta Blogak

argi 1456131013480 Argi | 2008-03-27 00:44

Azkenengo ostiralean, bi sarelarien eskutik jaso genituen gomendioak ikus-entzunezko ikasleak. Testu prozesatzaielean idatzi edo euskara txukuna erabiltzea garrantzitsua dela gogora ekarri ziguten bi gonbidatuak.  Hartzailea beti kontuan izan behar dela adierazi zuen Patxitrapero bloglariak, edota argazkiak eta animazioak sartzea gomendatu zuen Iban Aranzabalek.   Martxoaren 14an, punta-puntako bi blogarien hitzaldia izan genuen HUHEZIko fakultatean. Patxitrapero eta Iban Aranzabal izan ziren gonbidatuak Josetxo Aranzabalen, Unibertsitateko maisuaren, eskutik. Zenbait bizipenen bi...


Nik opor luzeak hartu nituen, baina halako batean itzuli nintzen. Nire blog gogokoenekin, ordea, ez dakit zer gertatu den. Egin dezagun errepasoa, banan banan. Jon Bilbao  2005eko Abenduaren 9an egin zuen bere azken agerpena. Ordutik ez du idazten bere azken liburua promozionatzeko ere. Patxi Trapero Jo ta fuego, noski. Orain, telebistari esker, bere etxeko zirrikitu guztiak ere erakusten dizkigu. Baina noiz eguneratu behar duzu sexu-jarioa atala?   Xabier Mendiguren Ekainaren 5ean esan zigun agur, zahartzen ari zela eta. Ez dakigu zinemaldiak berpiztuko ote duen bere gr...


Umezurtz gelditu gara blogariok azken egunotan, aita eta amarik gabe, edo, hobe esanda, PROGENITOR A eta PROGENITOR Brik gabe. Larunbatean esan zigun agur Patxi Traperok (behin betiko agurra? zaila gero hori sinistea) eta gaur goizean Julen Gabiriaren agurrarekin esnatu gara. Blogen munduan ere belaunaldiak daude, eta badirudi blogosferan azkarrago pasatzen dela bakoitzaren garaia. Uste dut bloga duen edonork uler dezakeela zergatik. Nekagarria benetan egunero edo ia taula gainean agertu beharra. Salbuespenak badaude, noski, hamar urte barru bere blogarekin jo eta su jarraituko duten zoro m...


San Balentin egunekoa

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-02-22 08:57

Patxitraperok hau jarri zuen bere blogean San Balentin egunean.