Bideoak

Artea eta kultura

6
bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-05-31 09:19

Baldea eta Ateneu Gabriel Buades taldeek egindako bideo antitaurinoa. No comment.


Mad V, ilusionista?

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-05-25 10:12

YouTube edo antzeko bideo zerbitzuei esker fama lortu duen El Koalari buruz aritu ginen azken idatzian. Gaur, antzeko beste kasu baten berri jakin dut.Mad V: maskara bat etxeko koartotik magia trukoak egiten. Eta jendea ikusten, komentatzen, zabaltzen. Adibide bat, hemen: Eta beste trukoak, hori bezin txarrak. Eta, orain, telebista kate batek fitxatu du. Eta kontratuaren ondorioz, koartoan trukoak grabatu eta YouTubera igotzeari utziko dio, horixe galerazi baitiote. Hori bai, telebista kate hortako programak seguru igoko dituztela.Enpin. Magia egiten dute, bai, batzuk.


Kuriosoa Koalaren "Opa, yo voy a ace un corral" abestiarekin gertatu dena. 1. Inork ezagutzen ez zuenean, bideoklip bat egin eta YouTubera igo zuen. 2. Interneten izugarri zabaldu zen. Bideo bera auskalo zenbat aldiz dagoen YouTuben, eta konkretuki hau milioi erdi aldiz ikusia izan da. 3. La Sexta-koak akordatu, eta mundialeko abestia egin dute harekin. Eta beste anonimoren batek, bertsio ironikoagoa ere bai: 4. Orain, zopa=opa. 5. Eta konturatu gara, badakiela gitarra jotzen! Begira ze bertsio dotore egiten dituen hemen. Ondoko bi "aurkezle" txepel hoien ondoan, Don.


Azken Portuko Habanera

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-05-23 10:22

Azken Portuko txaranga mitikoa, 2004ko jaietan, Habanera doinuan kantari. Azken portua, ametsen errepublika


Pentagonoko bideoak

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-05-17 09:05

Irailaren 11ko atentatuetan, Pentagonoaren kontra jo zuen Boeing abioiaren irudiak publikatu dituztela, horixe izan zen atzo telediarioetako notizia bat. Nonbait, kospirazio teoria guztiekin bukatu nahi zuten (badakizue, ez zela hegazkina erori, misilak zirela, ea holako destrozoa nola egin zuen hegazkin bakarrak, non zeuden pusketak... Interneten behintzat izugarri zabaldu diren teoriak). Publikatu dituzte ba bideo santu hoiek, eta zakurraren putza. Lehen baino okerrago edo lehen bezala, gehinez. Apenas ezer ikusten den. Kea, sua. Eta nik, teoria konspiratorio absurdo hoien zale diren gu...


El martini perfecto

2
bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-05-15 11:01

Txemi Pejenautek irabazi du "XI premios KINO"  sariketako lehen saria, bere "El martini perfekto" laburmetraiarekin . Nafarroako Unibertsitateko komunikazioa fakultateak antolatzen ditu sariketa hauek. Hona hemen bideoa. Informazio gehiago fakultateko orrialdean eta atxukale.com-en.


Dantzaren eboluzioa

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-05-10 13:51

Dantzan.com berritu dute, eta gipuzkoa.dantzak.com inauguratu ere bai. Eta nik bideo hau topatu dut YouTuben, dantzari artista batena.


Dena ez da hain serio hartu behar.


Kruzean

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-05-08 09:51

Astebete batean, milioi bat aldiz ikusi omen da 10 segunduko bideo hau YouTuben.


Mac-en iragarki berriak

2
bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-05-03 09:13

Zuzena, benetan, Apple enpresaren iragarki kanpaina berria. PC bat da korbatadun gizon bat; Mac bat, berriz, mutil gazte osasuntsu bat. Eta birusak, berrabiatzea, sarera konekatatzea... dena parodiatuz. Hona hemen kanpaina barruko hiru iragarki, bakoitza 30 segundu ingurukoa.. Birusak: Berrabiatzea: Sareko konexioak:


bideoak 1456131602734

Azken iruzkinak

high   scool  musical

high scool musical 2006-10-13 18:17 #2

dady yanke

dady yanke 2006-10-11 09:11 #3

2006-06-18 20:16 #4