Emakumea gizartean Izaskun
Izaskun Bereziartua 01
Emakumearen egoera duela hamarkada batzuk eta gaur egunen artean zerbait aldatu da, baina oraindik gehiago aldatu behar da gure gizartean. Lehen emakumea gizonaren menpe zegoen, beti etxeko gauzak egiten eta umeak zaintzen. Gaur egun independienteak gara, eta etxez kanpo lan egiten dugu, baina hori aparte emakume gehienak etxeko gauzak egiten dituzte eta horrek lan bikoitza egitea esan nahi du, Baina hori guztia gure gizartean gertatzen da, gure kulturan, zeren eta kultura edo erlijioaren arabera emakumearen egoera asko aldatzen da: Adibidez Afganistanaren erlijioak emakumeei belo batekin atera behar direla esaten du, eta gainera gizon baten laguntzaz. Eta gauza horiek gure gizartean atzerako pauso bat bezalakoa da. Beste adibide bat Errusiakoa da, han emakume batek gizon batekin eskontzean, bere abizena hartu behar du. Hemen beste aldetik, emakumeak bere abizena mantentzen du, eta gainera, beraien seme - alabeei amaren abizena jarri dezake lehengoz.
Nire ustez, emakumeak oraindik asko aurreratu behar du, eta hori bakarrik emakumeok lor dezakegu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: