Emakumea gizartean Edurne

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-09-20 13:53

Edurne Toscano 01
Emakumea duela gutxira arte gizonaren menpe bizi izan da, baina urteak aurreara doaz, eta apurka-apurka  emakuneen balioa gaitzesteari utzi zaio, eta rolak aldatzen hasiak dira.
Amamak esan zidan legez, bere garaian, hots, 30-ko hamarkadan, emakumea etxeko lanetan iharduten zuen, eta gizona ordea, etxetik kanpoko lanetan. Gaur egun aldiz, gero eta ohikoagoa da emakumea edozein lanpostutan lan egiten ikustea. Hala ere oraindik ere leku askotan emakumeen lana ez da gizonenea bezainbeste baloratzen, eta horren erreflexua soldatetan edo kontratatzertako orduan ikus daiteke, izan ere emakume askok, gizonen lan berdina eginez diru gutxiago irabazten dute.
Beste alde batetik, komunikabideetan ere ikus daiteke sexismoaren eragina, hala nola etxeko garbiketa produktuen iragarkietan. Hauetan, gehienetan emakumea da garbiketa produktua aurkezten duena, eta horrek adierazten du oraindik ere emakumearen rola etxekoandre izatea dela.
Nire ustez garaiak aldatzen doazen heinean, gizarteak ezarritako rolak ere aldatzen joan behar dira, eta espero dut hemendik aurrera eman beharreko aurrerapausoak emakumea haren lekuan ezarri ahal izatea.


Utzi iruzkina: