Emakumea gizartean Josune

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-09-20 13:48

Josune Martinez 01

Gaur egungo gure gizartean, emakumeak aldaketak jaso dituela esango dugu, nahiz eta asko ez izan. Duela 50 urte atzera begiratzean, emakume langilea eta eskubiderik gabekoa ikusten genuen. Hau da, bere senarraren baimenik gabe ezin zituen hainbat gauza egin, eta etxeko lanik gehienak brak egiten zituen, umeak zaindu, adibidez.
Gaur egun ordea, azken honetan adibidez, egun gutxi diren arren, aitak ere eska dezake aitatasun baimena.
Beste aldetik, etxean gehiago dira bazkaria prestatzen, etxea garbitzen... duten gizonak. Baina hala ere, aipatu behar dut, etxe gehienetan ama dela honetan diharduen bakarra. Denborak aurrera joan ahala, gauzak zertxobait aldatuko direla uste dut nik. Gauza ez da gizonak emakumeak baino gehiago egitea, gauza, berdintasuna nagusi izatea da, eta ez emakumeak dauzkaten zereginak baino gehiago jartzea.


Utzi iruzkina: