Ubera Auzoa

Urbera, Uberako Auzo Elkartea

Aurten ere Euskal Herrian hain garrantzitsua den egun hau ospatuko dugu Ubera Auzoan. Dantzaldia, txalaparta, kantaldia... Parekorik ez duen auzo-giroa. Izugarria izango da.  Afaria 21:00etan izango da. Apuntatzeko azken eguna 2016ko ekainaren 20a izango da. Apuntatu zaitezte, merezi izango du eta!


EGUAZTENA 25 (SAN PAULO EGUNA) 11:00 Meza 11:30 Salda eta Txistorra EGUENA 26 (SAN PAULO TXIKI EGUNA) 11:00 Meza 11:30 Salda eta Txistorra BARIKUA27 20:30 Mari Justaren jeitsiera (oingo urtian bigarren aldixa da jeisten douna) ondoren poteoa 21:00 Afarixa trikitilarixekin ZAPATUA 28 12:00 Salda eta Txistorra Kukañak eta Buruhandixak Umien jolasak 2/10 urte bitartekuentzako jolasak 10/16 urte bitartekuentzako jolasak: toka eta ugarixo tiraketa Auzo mailakako Tortila eta Tarta lehiaketa. Baldintzak: Etxian eindakua izan bihar da 6 pertsonak jan ahal izateko modukua 13:00 P...


Urbera

ubera 1461750288414 Ubera Auzoa | 2010-02-03 00:00

URBERA (Uberako Auzo Elkartea), Uberako bizilagunek osatutako elkartea da. Guztira, hamasei kide gara oraingoz, baina etorkizun ez oso luzean, kide gehiago izateko esperantzarekin gaude.   Auzo Elkartearen sorrera 2010. urtearen hasierarekin bat etorri da.   BERPIZTU programaren bitartez dinamizazio proiektua martxan jarri da auzoan, eta bertako auzotarrok elkartzeko beharra sentitu dugu. Beharrezkoa da hainbat ekintza auzoan burutzea eta bertan ilusioa piztea.   Horrekin elkarlanean hasi gara, Berpiztu Ekintza plana definitzen eta lehentasunak zehazten. Zerbitzu, azpiegitura, kult...


Uberako Historia

ubera 1461750288414 Ubera Auzoa | 2010-02-02 00:00

1927ra arte Elgetaren menpe egon zen, baina orduan Bergararekin batu zen, Angiozar auzoarekin batera. 1625eko Lope de Isastiren idazki batean Elgetako auzotzat aipatzen du. Dirudienez, Urbera du berezko izena, auzunearen ondoan batzen baitira gero San Juan ibaiarekin elkartuko diren lau errekatxo. Hauetako hiru ubide herriaren hornidurarako hartuta daude. Auzolanean aritu izan dira bertako bizilagunak auzoa txukundu nahian. Hala estali zuten pilotalekua eta baita ingurua konpondu ere. Garai bat omen zegoen "Etxebarriurruti" baserriaren aurrean. Gaur egun, Egurbidetxiki baserrian jasota ditu...


Demografia

ubera 1461750288414 Ubera Auzoa | 2010-02-01 00:00

            161 biztanle ditu gaur egun Uberako biztanleria 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 141 140 143 147 147 150 143 143


Kokapena

ubera 1461750288414 Ubera Auzoa | 2010-01-31 00:00

Bergaratik Elgetarako bidearen alde bietan bananduta dago, eta biztanlerik gehienak baserrietan sakabanatuta. Uberako kale-gunearen ondoko muino batean dago San Paulo eliza. 220 metroko garaieran kokatuta dago. Ubera auzoak bi auzune ditu (Ubera errekak banatzen dituena): Izotz Zeharra eta Agirre Egia. Izotz Zeharra auzunean, adibidez, baserri hauek daude: Bolu, Egurbide, Egurbidetxiki, Etxebarriurrutia, Goenetxe... Agirre Egian, berriz: Agirrebeña, Anduri, Errementarikoa, Olañeta... Ubera Ubera Ubera                            


Uberako Monumentuak

ubera 1461750288414 Ubera Auzoa | 2010-01-30 00:00

San Paulo eliza Laukizuzen erako oinarria, nabe bakarrekoa, abside karratua. Epistola tokiaren alboan sakristia. Egurrezko sapaia, kainoi tankerako hiru ganga osatuz. Dorrea burualdean itsatsia, laukizuzen erakoa, teilatua txuntxurrean eta gainaldean gurutzea eta haizeorratza dituena.   Abside buruan, gaur bide-ertzeko gurutz-tokian dagoen Santuaren irudia zegoen. Aldameneko aldarean, berpizkunde garaiko San Pedroren irudia, eta Epistola eta Ebanjelio aldean, Migel Okina bergararrak margotutako beste bi: Jesusen Igokundea eta San Pauloren Bihurrera. Sarrerako bi ateak, egurrezko oinar...


Uberako Baserrixak

ubera 1461750288414 Ubera Auzoa | 2010-01-29 00:00

001 | Artitz, baserria 002 | Artitz, baserria 003 | Ankabarren, baserria 004 | Ankabarren, baserria 005 | Naparrena 006 | Barrenetxe, baserria 007 | Olañeta, baserria ...


Pertsonaia ezagunak

ubera 1461750288414 Ubera Auzoa | 2010-01-28 00:00

Jose María Zezeaga Elorza (Pilotaria) (1962/02/20)Txapelak: Eskuz binakako txapeldunordea 1991-92. Eskuz binakako txapeldunordea 1994-95. Eskuz binakako txapeldunordea 1996. Espainiako eskuz binakako txapeldunordea 1999Juan Martin Elexpuru Arregi (Idazlea) (1950/11/15)Lanak:Antologia: Euskal lizunkeriaren antologiaHaur eta Gazte literatura: Fernando plaentziarraMarea biziak zozomikoetanFraixko eta galtzagorriakTxepetxa eta sugeaItzulpena: Abereen etxaldea; George OrwellDelituez eta zigorrez; Cesare BeccariaEsku bakarrarekin irakurtzeko kontuak; Pilar CristobalFilosofia apaingelan; Donatien ...


Anduri Landetxea

ubera 1461750288414 Ubera Auzoa | 2010-01-27 00:00

ANDURI LANDETXEAHerria: BergaraHelbidea: Ubera auzoaWeb Helbidea: www.nekatur.netE-mail: \n andurilandetxea@yahoo.es Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla Telefonoa: 943 77 70 50


ubera 1461750288414

Uberako Auzo Elkartea -- Ubera Bergarako auzo txiki bat da. Txikia tamainaz, baina handia izatez.