sarri-sari
Euskadi Saria, aurten, Sari Izoztua bihurtu da. Joseba Sarrionandiari saria eman, baina dirua gorde. Negozio ederra egin du Eusko Jaurlaritzak! Euskaraz bada aditz bat “eskaini eta ez eman” adierazteko: tati egin. Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegiko adibide bat: "Borondate barik eskindu eta tati eiñ zestan gaizto arek, baietz esan netsanian" Etxba Eib. Bada, horixe egin dute.
Jakina, krisi garaian ondo etorriko zaizkie Ajuriaenea Porculinary Center-ekoei 18.000 euro horiek. Zer egingo dute diruarekin? Burtsan inbertitu? Afarietan gastatu? Auskalo! Zera adierazi dute: Joseba Sarrionandiak "justiziaren aurrean bere egoera erregularizatu artean” 18.000 euroak “atxiki” egingo dituztela. Eufemismo galanta erabili dute “justiziaren aurrean egoera erregularizatu” hori erabilita. Zer esan nahi dute benetan? Dirua kobratzeko bere burua entregatu behar duela?
Bi helburu lortu dituzte saria Josebari emanda: dirua aurreztea eta batzuek auzitan jarri duten epaimahaiaren independentzia azpimarratzea. Karanbola bikaina!
Hona hemen gaur proposatzen dizuegun ezberba, Kortaturen abestiaren tituluan oinarrituta:
SARRI-SARI: sari faltsua.
SARRI-SARI EGIN: tati egin, zerbait eskaini baina ez eman; norberaren diruaz gelditu.
Iruzkinak
Bego 2011-10-04 18:58 #1
<p>Nik ez dut ulertzen zergatik Eusko Jaurlaritzak bere partaidetza onartu zuen. Haiek bazekiten lehiaketa librea zela.</p>
<p>Nire iritziz, Eusko Jaurlaritzak tranpak egin ditu.</p>
Utzi iruzkina: