Anarik beriz ere egin du: Irla izan

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-11-16 15:54
2

Anari azkoitiarrak Olentzerori aurreratu eta diska berri bat oparitu digu Gabonen atari honetan. Bakarkako laugarren lana du Anarik Irla izan izeneko hau eta oraindik sinestu ezin badugu ere, ez dio zer inbidiaturik bere hirugarren lana izan zen Zebra ikaragarri harri.


Izugarria da Anariren ahotsa, hitzak, musika, intentsitatea, gordintasuna, indarra eta aldi berean, hau guztia biltzen duen ahultasuna, beldurra. Bere mundu goibel horretan murgiltzen gaitu entzuten dugun Irla izan diska honetako kantu bakotzarekin baina goibeltasunaren bihotzera iristean, irriparre bat ateratzen digu. Azkenean, denak duelako konponbidea eta horixe da Anarik bere kantuekin kontatzen diguna (edo batzuk ulertzen duguna). Gu geu garela aldi berean, arazoa eta konponbidea.

Sekula ez da hain iluna den zerbaitetik hainbeste argi atera. Besterik gabe, diska izugarria eta erabat gomendagarria, aurreko hirurak bezalaxe.

oier u.

oier u. 2009-11-17 14:25 #1

Nik gabonetan hartuko dut, LParekin batera argitaratzen dutenean. Inoiz baino 'zarata' gehiagorekin dator diska hau, ez dakit nik atsegin dudan, baina merezi duela ziur.<br />

indezent

indezent 2009-11-17 16:01 #2

Niri behintzat, izugarri gustatu zait. Komentatuko didazu


Utzi iruzkina: