Akordatzen naiz Nola osten genizkion Eguzkiari azken islak, Akaberako izpiak eta printzak, Uda iraungitzear Zegoen egun horietan Eta zela hasten Ziren arbolak Astiro biluzten Hezetasunez kutsatutako haizeak Hostoak astiro Ebasten zizkienean Poliki hasieran Arinago gero Zeu imajinatzen zintudan Kandelaren argipean Argi apal eta epelaren magalean Zure begiak nireetan Eta nireak zure bihurguneetan Larru beltzarana Arropa azpian lotsati iradokitzen Zen bitartean Irri bihurria ahoan Arbolen gisan Udazkendu zinen Neure aurrean
Bogotako karrika kantoian, aulkitxoan eserita, garbitzen dizkie Hugok enpresa-gizonei zapatak. Txarolezkoak batzuetan. Larruzkoak bestetan. Edo antezkoak bestela. Distiratsu utzi arte jarduten du, betunez zikindutako trapuarekin eman eta eman. Brillante laga arte. Zapata dirdaitsu barik enpresa-gizonak ez direlako horren garrantzitsuak, inportanteak. Bogotako karrika kantoietan, Hautsez zikindutako oinetakoekin Ez direlako deus. Pertsonak bakarrik.