garbitu

talaiatikhiriso 1456152879016 talaiatik hiri so | 2011-06-20 23:04


Bogotako karrika kantoian,

aulkitxoan eserita,

garbitzen dizkie Hugok enpresa-gizonei zapatak.

 

Txarolezkoak batzuetan.

Larruzkoak bestetan.

Edo antezkoak bestela.

 

Distiratsu utzi arte jarduten du,

betunez zikindutako trapuarekin

eman eta eman.

 

Brillante laga arte.

 

Zapata dirdaitsu barik

enpresa-gizonak ez direlako horren garrantzitsuak,

inportanteak.

 

Bogotako karrika kantoietan,

Hautsez zikindutako oinetakoekin

Ez direlako deus.

 

Pertsonak bakarrik.


Utzi iruzkina: