udazkentzen

talaiatikhiriso 1456152879016 talaiatik hiri so | 2011-07-10 21:18

Akordatzen naiz

Nola osten genizkion

Eguzkiari azken islak,

Akaberako izpiak eta printzak,

Uda iraungitzear

Zegoen egun horietan

 

Eta zela hasten

Ziren arbolak

Astiro biluzten

Hezetasunez kutsatutako haizeak

Hostoak astiro

Ebasten zizkienean

 

Poliki hasieran

Arinago gero

 

Zeu imajinatzen zintudan

Kandelaren argipean

Argi apal eta epelaren magalean

Zure begiak nireetan

Eta nireak zure bihurguneetan

Larru beltzarana

Arropa azpian lotsati iradokitzen

Zen bitartean

 

Irri bihurria ahoan

Arbolen gisan

Udazkendu zinen

Neure aurrean


Utzi iruzkina: