Ixa_dè

Arrateko kunbretik kontenplatzen da Eibarko bista panoramiko marabillosua

Penagarria gizarte honetako batzuk errealitatetik at nola bizi diren, beraien diruz betetako munduan. Halakoek burmuina zeharo usteldua dute eta ahal izango banu, nik neuk "mileurista" egingo nituzke denboraldi luze baterako. Pertsona hauek guztiz amorratzen naute! sindinero.org-en ikusia


SEMI

superandoni 1456152847366 Ixa_dè | 2009-01-28 09:29

Superandoni ere, SEMI-rekin bat. Nazkauta Reggetoia bezelako zarata higuingarrixak gaztetxo batzuen mobiletik kaletik entzutiaz!


Doom-ek 15 urte

superandoni 1456152847366 Ixa_dè | 2008-12-10 18:48

Gaur DOOM jokuak 15 urte bete ditu. Gaur egun 20-30 urteen bitartean gaudenon askok gozatu genuen bere garaian, eta baita orain, joku honekin. Handik gutxira bigarren zatia eta beste hedapen asko egin ziren.id Software-ren DOOM jokuaren merkaturatzeak mugarri bat suposatu zuen bideojokoen munduan. Ordurarte sinesgaitzaik ziren irudiak bizi bizian ikusteko aukera ematen zuen. Irudi bizi hoietako asko nahiko odoltsuak ziren eta gizarteko sektore batzuen gaitzespena sortarazi zuten.1997. urtean id Software berak, jokuaren iturri kodea askatu zuen lizentzia aske baten bidez (bi urte beranduago ...


Eibartarrak posta zerrendako kide izatera pasau nai gaur. Bada denbora luze bat zerrendan berri nekala baina gaur arte enai sartu. Ia ze moduzko anbientia dauen bertan :)Bueno, bloga eguneratzeko aitzakixatxua, behintzat hautsa kentzeko edo...


Publizitatea blogak.com-en

3
superandoni 1456152847366 Ixa_dè | 2008-06-28 03:27

Zerbitzuaren baldintza eta konpromezuetan argi agertzen zen, iragarkiak sartzeko eskubidea ematen zeniola blogak.com-eko arduradunei. Duela egun batzuk jarri zituzten adsense iragarkiak blogak.com-eko blog guztietan. 4 astetako proba bat dela dio luistxok, eta hala izatea espero dut. Internet erabile askok iragarkiak gorroto ditugu, iragarki intrusiboak eta eskatu gabekoak gehien bat. Beste blog plataformek doako zerbitzua eskaintzen dute eta iragarkirik gabe. Blogak.com ere halaxe izatea espero dut, bestela laster hanka egingo dudalakoan nago.


Sanjuanak.com martxan!

2
superandoni 1456152847366 Ixa_dè | 2008-06-16 15:18

Martxan dau sanjuanak.com! Bertan sanjuanei buruzko informaziñua, berrixak eta argazki eta bidixuak sartzen juango gara. Egitaraua be bertan juango da, bai txosnena, bai GASTE-na eta baita udalekua be. Eibartar guztixendako dau sortuta weba, eta mota guztixetako iradokizunak bidaltzera animatzen zaitxugu.Eta kitto!-kin hitzegin eta gero, bertan igotako argazkixak be (batzuk imaginatzen dot) Bixamonan juango dia, sanjuanen osteko urteroko aldizkarixa. Zure argazkixak igotzeko, sanjuanak.com-en argazkiak atalian sartu, klik ein argazkixak igotzeko link-an eta handik gutxira jarriko dira.Beste...


Firefox deskarga eguna

5
superandoni 1456152847366 Ixa_dè | 2008-06-12 15:46

Badatorrela badatorrela! Ekainaren 17an Firefox nabigatzailearen hirugarren bertsioa kaleratuko da. Hobekuntza ugari, askok jadanik gozatzen ditugunak, beta bertsioak erabiltzen baititugu. Hobekuntzen artean garrantzitsuenak web maltzurrak blokeatzea google-ren datu basearen laguntzaz, memoria gutxiago erabiltzea eta Firefox 2-a baino azkarragoa izatea dira.Kaleratzearekin batera mundu guztiari erronka egin dio: programa baten 24 ordutan deskarga kopuruaren errekorra ezartzea. Helburu bezala 1'6 milioi deskarga finkatu dituzte.Eta zergaitik Firefox?Software librea da, mundu guztiak partu h...


Project Based Learning. Hitz politx hauekin itzelezko talde lan bat eitxia eskatzen deskute. Bi hilabete klase ondoren, 5-6 aste inguru ditxugu proiektu bat aurrera eramateko, funtzionatzeko, eta defenditzeko. Politxa teorian, astunegixa praktikan.Larunbata da, bueno Igandia ya, eta eibarren eon biharrian hamen nau, taldekidiekin, errore amaigabiak konpontzen.Eskerrak bost minuturo ointxe bertan botatzen ari garazen bezelako barriak botatzen ditxugun... (nos reímos por no llorar) Oharra: Aurreko bidixua petiziño popularragaitxik kendu dot eta Teknopoliseko reportajia ipiñi.


Informazioa etengabe igortzen ari zaigun garai honetan, beronen sailkapena eta murtxikatzea erreztuko dizkiguten erremintak ezinbestekoak dira. Nahiz eta sindikazioa blog munduarekin batera sortu, gaur egun ia web osorako baliagarria zaigu.Baina zer ote da sindikazio hori? Hitz honekin batera jario hitza daukagu, ulerkorragoa agian. Hitz gutxitan, gune bateko jariora harpidetzen garenean bertako eduki berrietara eskuratze sinple eta azkar bat izango dugu. Irudi hau bilatu eta bertan klik eginda firefox-ek zer egin galdetuko digu:Aurkitu ezin badugu, helbide barraren eskuman topa daiteke. Ho...


Captcha-k ez dabiltza!

superandoni 1456152847366 Ixa_dè | 2008-05-31 12:15

Badira ordu batzuk blogak.com plataformak erabiltzen dituen captcha irudien hornitzailea erorita dagoela. Hau dela eta ezin dugu erantzunik utzi besteen blogetan, arazoa larria ez da baina denbora tarte laburrean konpontzen ez bada erabiltzaile askoren haserrea piz daiteke. Arazoak denbora luzez irauten badu, Blogak.com-eko arduradunek, plataforma hau beste captcha hornitzaile batetara pasatu beharko dute.Captcha sistema, gizakiak makinetatik bereizteko turing test moduko bat da. Modu honetan erantzunetan spam-a jasotzea galarazten da, errobot automatizatuek egiten dutena, sare osoa goiti b...