HTC G1
Azkenik iritsi zait HTC G1 mugikorra. Mugikorra, zeozer esateagaitik, ia-ia ordenagailu baten mailara iristen baita aparagailua. Uste baino txikiagoa eta arinagoa, nahiz eta bestelako mugikorrak askoz txikiagoak izan. Egun bi ibili naiz gora eta behera trastuarekin eta hasierako balorazio bat egingo dut. Abantaila nagusi bi ditu nire ustez:
Alde batetik sistema eragilea irekia da, Google-ren Android plataforma, infinitu aukera eskaintzen dituena, programatzaileen buruetan dago muga bakarra. Google-k berak aplikazioak programatzeko SDK aspaldi askatu zuen eta sari ugari eskeiniz, garatzaile asko ekarri zituen Android ingurunera, honela, lehen Android mugikorra irten zen egunean, aplikazio ugari aurkitzen ziren Android Market-ean. Azken hau Google-k kudeatutako aplikazioen "merkatua" da eta edozeinek igo ditzake berak kodeaturiko programak, musutruk ala prezio bat ezarriz.
Beste aldetik, hardwareari dagokionez, HTC fabrikatzaileak G1 telefonoa goitik behera hornitu du. 320x480 pantaila taktila dauka, iPhone-aren antzekoa, tamainua eta erresoluzioa egokiak dira, oso ongi ikusten delarik. QWERTY teklatu bat ere badu, aparatua horizontalean hartu eta pantaila gora mugituz agertzen dena, idazterako orduan gauzak asko errazten ditu. Sentsore ugari ere baditu: iparrorratza, giroskopioa, azelerometroa eta GPS bat. 3 megapixeleko kamara ere, kalitate onekoa. Momentuz bideorik ez du grabatzen, baina Android-en hurrengo bertsioan edota kanpoko aplikazio batez egin ahalko den. Hauez gain, ohikoak diren Wifi eta Bluetooth aukerak ere baditu. Proxy-rik ezin da zehaztu oraindik defektuz, baina ikusi ditut honetarako hainbat aplikazio, inbestigazio pixkat egin beharko dut.
Puntu negatiboak ere baditu, ez oso nabarmenak, nire ustez bi hauek: bateriaren iraupena ez da oso luzea, batez ere wifia, bluetooth, gps eta beste gauzak aktibatzen badira. Pizten ez baditugu eta mugikor normal bat bezala erabiltzen badugu, egun askotako iraupena du. "Hegazkin modua" aktibatuz uhin komunikazio dena eteten da, eta 8 ordu ostean %1 soilik jeisten da bateria. Bigarrenez, ez du kamera frontalik, bideodeiketarako. Agian ez da hainbesterako, nik ez dut inoiz bideodeiketarik egin, hala ere webcam bezala erabili ahalko litzateke edukiko balu, baina agian asko eskatzea da...
iPhone-arekin alderatuz, baliteke oraindik berde xamar egotea sistema. Market-eko aplikazio kopurua handia da gaur egun, baina Apple-en mugikorrak baino gutxiago ditu. Hala ere, sistema irekia denez eta bertan programatzeko eta publikatzeko eskaintzen dituen erreztasunak kontuan izanik, nire apustua iPhone-a denbora gutxitan gaindituko duela da.
Amaitzeko, Google-ekiko lotura handia da, mugikorra aktibatzeko zure kontua sartu behar duzu, bertara lotuta geratuko dena. Abantaila ala desabantaila? Norberak ikusi dezala. Baliteke Google Anai Handi berria izatea, baina eskeintzen dituen zerbitzuak oso onak dira, eta momentuz ez zaie ikusi ezer txarrik egiten. Gai honek beste post oso bat okupatuko luke, beraz hemen utziko dut.
Nire hasierako balorazioa oso positiboa da. HTC G1 mugikorrak aukera mordo bat eskeintzen ditu, ezbairik gabe hurrengo hilabeteetan biderkatuko direnak. Adibidez, atzo, Arrasatetik Eibarrerako bidea MyTrack aplikazioaren bidez grabatu nuen eta Google mymaps-era igo. Aukera baten sakatuz mapa hori elkarbanatzea posible da (benetako integrazioa!) twitter edo email bidez. Twidroidekin arazotxoak izan nituen, URL txikitzaileengatik uste dut, baina azkenean lortu nuen. Baliteke SDK deskargatzea eta aplikaziotxorenbat idazten animatzea. Ideia on bat behar orain. Norbaitek? :)
Edit: Bueno iPhone-ari mila buelta ematen detzalari buruz Iñaki lagunak idatzi desta, eta bueno, alkartzen garanerako utzikou debatia ^^
Iruzkinak
FoRTu 2009-04-23 13:58 #1
Nik iPhone 3g bat daukat eta araso berdina daukat, bateriak oso gutxi irauten dau GPS, 3G edo WiFia erabiltzen badut. Bestela sekulako gadget-a da bai G1-a eta iPhone-a internet barik bizi ez baldin bazara. Nik adibidez egun osoa pasatzen dut Twitteatzen XD.

http://twitter.com/FoRTu

superandoni 2009-04-23 14:01 #2
Bai, horregaitxik simyo probatzera noia. Katxarruakin oso pozik nabil :)

Ah ta asko tuiteatzen dozula igartzen da bai jajaja

Utzi iruzkina: