Elurri asko falta zaio gurekin fokeatzen hasteko baina, tira, nonbaitetik hasi behar eta Luzeko “tapis” erosoan jantzi ditu lehen aldiz eskiak. Guraso eskiatzaileontzat pagotxa da Luz Ardidenek eskaintzen duena: “tapis” hori (alfonbra edo zinta garraiatzailea) segurua eta erosoa da eta bere baby pista ere egokia da eskiaren bizioa hartzen hasteko. Helduok 5 euro ordaindu behar dugu eta 5 urtetik beherako umeek, 0. Asteburuan beste guraso batek hala esanda, badirudi Superbaregeseko tapis bikoitza, berriz, erabat doakoa dela. Ea ba hurrengo baten egiaztatzen dugun.
Esker oneko menditzat daukat Touatère. Nahi gabe-edo ezagutu nuen eta elur hautsezko malda garbiak eskaini zizkidan. Bigarren aldiz egin diot bisita eta ordain bera. Bietan izan dut eguraldi ona (bigarrenean hotzak kantinplorako tutua izoztu zidan arren), baita konpainia ona ere; horrenbestez, Touatère errepikagarrien zerrendan sartu dut. Kokapena: Hautes Pyrénées, Pays Toy, Luz-Saint Sauveur, Bareges. Nondik abiatu: Tourmalet estazioko Tournaboup parkingetik (1.456 m). Desnibela: 1.084 m. Zailtasuna: Erraza. Elurrolde arriskua: kontuz Coubous haran osoan (ezker-eskuin) eta Coubous presa...
EUskiazale amorratuen gune honek mendiko eskia egiteko ibilbideak proposatzen dizkizu. Zuk ere proposatu ditzakezu zureak, dauden ibilbideei aldaerak eta luzapenak gehituz (erantzun proposamenari) edo ibilbide berriak proposatuz (erabili "Kontaktua" atala). On egin!