Tapis eta Elur

ski 1456152711357 Mendiko eskia | 2007-03-12 13:07
1


Elurri asko falta zaio gurekin fokeatzen hasteko baina, tira, nonbaitetik hasi behar eta Luzeko “tapis” erosoan jantzi ditu lehen aldiz eskiak.

Guraso eskiatzaileontzat pagotxa da Luz Ardidenek eskaintzen duena: “tapis” hori (alfonbra edo zinta garraiatzailea) segurua eta erosoa da eta bere baby pista ere egokia da eskiaren bizioa hartzen hasteko. Helduok 5 euro ordaindu behar dugu eta 5 urtetik beherako umeek, 0.

Asteburuan beste guraso batek hala esanda, badirudi Superbaregeseko tapis bikoitza, berriz, erabat doakoa dela. Ea ba hurrengo baten egiaztatzen dugun.

mua mem

mua mem 2007-04-18 16:37 #1

Ba, berez ez. 10 euro balio omen du Tourmaleteko (Superbareges) tapis bikoitzak baina gu aste santuan muxutruk ibili ginen (eta ez ginen bakarrak izan).<br />


Utzi iruzkina: