Egunon!
Egunon!
hemen daukazue jaioberri bat. Lehen bits izpiak aurpegian eman eta begiak zabaltzearekin bat egun ona opa die sarea osatzen duten pertsona guztiei.
Jaioberri honek badauka bere zeregina sare zabalean, eta lepotik eutsiko dio bere izateari. "Zientzia, teknologia eta askatasuna" lelopean izkutatzen den nortasuna piskanaka-piskanaka denon zerbitzura jarri nahi du. Informazio eta gogoeta puntu bat eskaini. Hori bai, informazioaren objetibotasuna erabat alde batera utziz. Aspertuta gaude jada denak zeinen objetiboak diren entzuteaz eta gero beraien hitzak izkutatzen duten maltzurkeria lehenengo orrian publikatuta ikusteaz.
Zientzia, teknologia eta askatasuna. Lehenengo biak hirugarrenaren zerbitzura nola egokitu izango da erroa. Beno, saiatu behintzat xede horretan saiatuko gara. Dena dela, askatasun hitzak ematen digun baimenarekin, beste edozein gai ere landuko dugu. Askotan zer esan ugari izango ez dugun beldurra ere badaukagu eta. (Zotz! Hasi gara kontraesanekin! Askatasuna aldarrikatu eta bere etsai handienarekin topo egin dugu! Beno, beldurra ere gizakiaren baitan dagoela onartzea besterik ez zaigu gelditzen...agian hau izango da aske egingo gaituena...)
Ongietorri hau bukatzeko, jaioberri honek badauka bere jatorria, Plaentxi. Plaentxiarrak non-nahi direla jakina da. Hemen ere izan beharko gara, ez?
Laister arte!
Iruzkinak
Gari 2006-03-03 11:56 #1
Aupa Josu!

Ongi etorri eta animo, irakurriko zaitut!

Josu 2006-03-03 13:22 #2
Kontxo! Irakurle bat! Ongietorrixa izan zaitxezela Gari!
Inaki 2006-03-08 15:08 #3
Aupa. Ustekabea gaurko Berrian leitu ditudanean zure lerroak. Poztu egin naiz. Bada sarean zientziaz arduratuko den beste blogeatzaile euskaldunik. Zorionak eta ongi etorri. Niri bisita egin nahi badidazu: http://ixinet.blogspot.com/.
josu 2006-03-08 16:32 #4
Aupa Iñaki, mila esker! oin, "gaurko Berrian leitu ditudanean zure lerroak"... sentitzen dot baina ez dot ulertu....Ondo izan!

josu 2006-03-08 18:25 #5
Kontxo! Oraintxe konturatu naiz Berria-k argituratu duela Laugarren Printzipioa! Mila esker Berria! Mila esker Iñaki, konturaraztearren!

Utzi iruzkina: