Arakilgo Hirigintza plana, AHTarengatik geldirik zegoena, desblokeatuta
Arakil hirigintza planean Abiadura Handiko Trenaren egitasmoa jasoa egon behar zuela zioen Nafarroako Gobernuak eta Arakilgo Udalak horri uko egin zion. Zazpi bat urte eman dute horrela, hirigintza plana berritu gabe. Garagarrilean jarrera aldatu zuen foru administrazioak eta hirigintza planaren tramitazioa abiarazi zuen. Hirigintza plana egin aurretik Lurraldearen Okupazio Estrategia eta Eredua zehaztu behar da eta hori onartu zen joan den urtean. Gogoratu, Izurdiagako trenbide pasagunearen desagerpena ere aurrera joango dela, azken asteetan horrela onartu duelako Gobernua. Guaixe aldizkarian ikusi dugu berria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: