Zer ekarriko dotzo saihesbide honek Lekittori?

obrak holan doiaz!


2007/09/27 SAHIESBIDEAREKIN ADOS EZ GAUDEN HERRITARREN PLATAFORMAREN 3. ASANBLADA Asanbladan nagusiki hiru aspektu landu ziren:-         Batetik eta aurreko asanbladan konprometitutakoaren arabera kaleratu beharreko aldizkariaren zirriborroa erakutsi zan eta horren inguruan eztabaidatu.-         Bestetik plataforma bezala zein helburu markatzen dugun zehaztu zan.-         Azkenik, aldizkariaz gain aurrera begira plataforma bezala egin beharreko lanari buruz egin zen b...


2007/08/28 SAHIESBIDEAREKIN ADOS EZ GAUDEN HERRITARREN PLATAFORMAREN 2. ASANBLADA. Asanblada hasi aurretik aurreko asanbladan egindakoa azaldu zan apur bat. Aurreko batzarrean, sahiesbidearen ingururuan eztabaidatu zen. Modu berdinean informazio gehiago ekartzeko gelditu ginelarik eta proiektua zelakoa dan ikusteko ere bai.   1- Sahiesbidearen inguruko eztabaida. www.bizkaia.net/Home2/Archivos/DPTO6/Noticias/Adjuntos/Lekeitio-Lekeitio-Oleta.pps Goiko helbidean sakatu eskero (edo kopiatu eta pegatu) lekittoko sahiesbidearen proiektuaren inguruan diputazioak ematen duen informazioa dago...


Nortzuk gara? Jende multzo zabala eta anitza gara. Ez daukagu partidu politikoekin zer ikusirik. Saihesbidearen inguruko informazio faltak eraginda gure kontura informazioa  eskuratu nahi dugu.  Zer nahi dogu? Herrian saihesbidearen inguruko debatea zabaltzea da gure helburu nagusia. Gure ustez, lekittarrok aukera eduki beharko genuke saihesbide honen inguruan iritzia emateko. Gure artean batu eta herri modura zerbait egin behar genukeela pentsatu dugu.


saihesbidehauez 1456152360456

Blog honek saihesbideren inguruko eztabaida zabaltzea dauko helburu nagusitzat. Horretarako, danon parte hartzea beharrezkoa da. Hamen saihesbidearen inguruan aurkitzen dan informazinoia eta egiten dirazen gauzak ipintzen joango gara.