2007/08/28 SAHIESBIDEAREKIN ADOS EZ GAUDEN HERRITARREN PLATAFORMAREN 2. ASANBLADA.

2007/08/28 SAHIESBIDEAREKIN ADOS EZ GAUDEN HERRITARREN PLATAFORMAREN 2. ASANBLADA.

Asanblada hasi aurretik aurreko asanbladan egindakoa azaldu zan apur bat. Aurreko batzarrean, sahiesbidearen ingururuan eztabaidatu zen. Modu berdinean informazio gehiago ekartzeko gelditu ginelarik eta proiektua zelakoa dan ikusteko ere bai.

 

1- Sahiesbidearen inguruko eztabaida.

www.bizkaia.net/Home2/Archivos/DPTO6/Noticias/Adjuntos/Lekeitio-Lekeitio-Oleta.pps

Goiko helbidean sakatu eskero (edo kopiatu eta pegatu) lekittoko sahiesbidearen proiektuaren inguruan diputazioak ematen duen informazioa dago, askok eskatzen zutena, nolako luzera, zabalera, presupuestua... hala ere, ez dot aurkitu egiteko arrazoien inguruan daturik.

Segidan bertan bota ziren ideia ezberdinak ipintzen saiatuko naiz:

–         Sahiesbidearen istoria. Lekittoko udalak beti eskatu izan du saihesbide bat. Hala ere, diputazioaren erantzuna beti izan da berdina lekitto ez dela pasako herria zioen. Duela 2 legegintzaldi, 3 alderdiek (herri eztabaida gabe) saihesbidearen proiektua onartu zuten. Saihesbide hau askoz ere txikiagoa zen, herritik askoz hurbilago, latoneritik 3 bankuetara. Hurrengo legealdian, proiektu hau aldatu egin zan, eta zeuden lau aukeretatik, luzeena eta garestiena aukeratu zen. Zergatik?

–         Sahiesbidearen inguruan ezjakintasun handia dagoela. Batez ere, zergatik egingo dutenaren eta nolakoa izango direnen inguruan datuak falta zaizkugu. Gainera, lurren expropiazioekin ere gauza beltz ugari daude, ez dakigu lurrak bueltatuko diren edo ez. Baserritarrei lurrak salduaraziz. Gainera ez dute, trafiko astunaren inguruko hazkunderik jartzen beraien predikzioan. Beraz, industri kopurua hazterik ez da planteatzen. Kotxeak, 5000tik 20000 igoko dira ordea, nora doaz horrenbeste auto??

–         Ispazterreko herritarren asmoa zein dan jakitea ere jarrantzitsua dela badakigu. Bertatik pasatzen delako saihesbidearen ibilbidearen gehiengoa,

–         Horrezgain, eragingo duen ingurumenarekiko kalteak izugarria izango da. Lekittarrok gure deskantsurako toki daukaguna guztiz aldatuz.

–         Horrezgain, hainbeste izkutuko gauzek atzetik dauden interesen inguruko susmoak sortzen dituzte. Kirol portuaren proiektua, etxebizitza gehiago, merkatal zentroak.... azken batean lekeittoren herri izaera dago jokoan.  Lekitto herri turistiko hutsa bihurtu nahi dabe. Bestelako herri garapenari inongo garrantziarik eman gabe.

 

2- Helburua

Argi ikusten zen plataforma bat izatekeran helburu bat izan behar genuela. Helburuaren inguruan eztabaida ugari egon ziren, eta azkenena hurrengo asanbladan argitzea pentsatu genuen. Ateratako ideia batzuk:

–         Saihesbidea gelditzea izan behar da gure helburua.

–         Jendearengan saihesbidearen kalteen inguruko kontzientzia zabaltzea.

–         Herritarrok posizionatzeko aukera eukitzea, herri erreferenduma.

- ...............

3- Antolakuntza

Alde batetik, asanblada egongo da. Bertan erabakitzen direlarik gauzak. Beste aldetik, asteazkenero batzen den talde dinamizatzailea dago, non egiten duena gestionatzen duen. Horreazgain, egingo diren gauza ezberdinak egiteko lantaldeak sortzea proposatzen dugu.

4-Aurrera begira

-Informazioa zabaltzeko aldizkari estiloko bat egitea. Horretarako jendeak ideiak baditu idatzi email honetara.

............. aurrera begira.

–         Zornotza biziriken hitzaldi bat, beste bat, PTP (http://www.bizkaia.net/Hirigintza/lurraldeko_zati_egitasmoa/ca_ptp.htm) eta arau subsidiarioen inguruan, batez ere lekittori eta saihesbideari dagokionez.

–         Mobilizazioen behar izana ikusten da.
–         Firma bilketa bat egitea. Horretarako helburua argitu behar da.
.......................... Okurriduten jakuzen gauzak ere bialdu, dirua atarateko ta...

5.       Hurrengo batzarra

Irailaren 29an.


Utzi iruzkina: