3. asanblada

2007/09/27 SAHIESBIDEAREKIN ADOS EZ GAUDEN HERRITARREN PLATAFORMAREN 3. ASANBLADA
 
Asanbladan nagusiki hiru aspektu landu ziren:

-         Batetik eta aurreko asanbladan konprometitutakoaren arabera kaleratu beharreko aldizkariaren zirriborroa erakutsi zan eta horren inguruan eztabaidatu.
-         Bestetik plataforma bezala zein helburu markatzen dugun zehaztu zan.
-         Azkenik, aldizkariaz gain aurrera begira plataforma bezala egin beharreko lanari buruz egin zen berba.
 
1-      Aldizkaria
 
a.      Aldizkariaren zirriborroaren esposaketan azaldu bezala, aldizkariak 3 atal izango ditu.
                                                              i.      Sarrera gisa plataformaren aurkezpena eta aldizkariaren helburuak jarriko dira.
                                                            ii.      Lehenengoa ikuspegi deskriptibo batetik obraren beraren ezaugarriak eta dimentsioa erakusten dituena. Atal hau ahalik eta grafikoena eta ulergarriena izatea komentatzen zan asanbladan. Argazkiak aprobetxatuz, fotomuntaiak egin posible bada, panoramika bat Lumentzatik,...
                                                          iii.      Bigarren atala sahiesbide honen proiektuak sortzen dizkigun erreflexioekin joango da. Atal hau ere errez irakurtzekoa izatea hitz egin zen. Argazkia bidez, testu gutxi, dudak sortzeko galderak,...
                                                          iv.      Hirugarren atal bat planteatu zan gehiago jakin nahi duenarentzat, anexo gisara, testu bidez aurreko atalak apur bat garatzeko tartea hartuz.
b.      Aldizkariaren aurkezpen gisa, aurkezpen/hitzaldi bat egitea planteatu zen Urriaren 27rako. Aurkezpenari garrantzia eman zitzaion. Jende ezaguna edota baita jente anitza, sektore nahiz adin desberdinetakoa aurkezpenera joatea garrantzitsutzat ikusi zan aurkezpenari begira argazki txukun bat lortzeko.
c.       Aldizkaria garatu eta ateratzeaz gain zabalpenerako planteamendu bat egiteko talde bat geratu zen.
 
2-      Plataformaren helburuak
 
Interbentzio eta eztabaidaren ondoren hurrengo ondorioetara heldu ginen:
 
a.      Bakoitzak bere arrazoiak bitarteko, plataforman batzen garenok sahiesbide honen proiektuaren kontra gaude.
b.      Gisa honetako proiektuek herrian duten eraginagatik, herritarrok zuzenean proiektuaren inguruko iritzia emateko eskubidea dugu.
c.       Hau ikusirik, plataformaren helburua sahiesbidearen proiektua gelditzea da.
d.      Honetarako aldarrikatuko dugun bitarteko nagusia, herritarren hitza kontutan har dadin, herri galdeketa izango da.
 
 
3-      Aurrera begirako lana
 
Aldizkaria kaleratzeaz gain bestelako ekimenak egitea ezinbestekoa dala ikusi zen. Horren harira ondorengo ideiak agertu ziren.
 
a.       Nolabaiteko mobilizazioren bat egiteko beharrizana, kalera irteteko beharrizana. Jendea bildu eta baita jendearengana hurbiltzeko balioko duten elkarretaratzeak egitea proposatu zen. Kalera begira galdera ikurrak kaleratzeren ideia ere agertu zen. Mobilizazio jendetsuak ere ez direla baztertu behar komentatu zen. Taldetxo bat gelditu zen mobilizazioen inguruan planteamendu bat egiteko.
b.      Sahiesbidea pasatzen den lurretatik mendi-martxa bat egitea proposatu zen. Urriaren 21ean egingo da.
c.       Sinadura bilketarako proposamen bat zehazteko gelditu zen.
d.      Aldizkariaren aurkezpenera begira HITZAn elkarrizketa bat egitea planteatu zen. Horren harira aurrera begira HITZAren edukiko dugun erlazioari buruz beraiekin hitz egiteko geratuz zen.
e.       Saihesbidearen inguruko informazioa, aldizkaria edo bestelako kontuak interneti bidez jaitisi ahal izateko moduren bat herritarren eskura jartzea komentatu zen. Ez zen eze zehaztu honen harira.
 
4-      Jarritako datak
 
a.       Hurrengo asanblada, Urriak 20an 19etan Zahar etxean.
b.      Urriak 21ean mendi martxa.
c.       Urriak 27an, aldizkariaren aurkezpen/hitzaldia.


Utzi iruzkina: