QuoVadisUPV

Unibertsitatearen norabideaz gogoetatzeko txokoa

Unibertsitatearen gaineko eztabaida eta hausnarketarako sortu dugu blog hau, eta EHUko segurtasun-ereduaren gaineko idatzi honekin eman nahiko genioke lehen bultzada. Azken garaietako berriek alarma guztiak piztu dizkigute EHUn lanean ari garen hainbat irakasleri, eta unibertsitateko segurtasun-ereduaren gainean solasaldi bat izateko elkartu ginen, gure adostasun, desadostasun zein zalantzak konpartitzeko asmoz1. Gure eztabaida informalaren atarian, Gasteizko campusean ikasle bat atxilotu eta Ibaetan beste bi identifikatu zituen Ertzaintzak2. Solasaldirako elkartu ginen egunean bertan, ost...



UPV-EHUko Hainbat langile

Blog honek ez du inoren iritzi pertsonalen erakusleiho izateko asmorik, EHUn lanean ari garen hainbat irakasleren artean burutzen ditugun hausnarketa batzuk partekatzeko lekua da. Testu bat hemen egoteak ez du esan nahi guztiok horrekin ados gaudenik, baizik eta guztiok eztabaidarako abiapuntutzat onartzen dugula.