EHUren segurtasun ereduaren inguruko eztabaida irekia

No profile photo QuoVadisUPV | 2023-06-02 11:37

jokin.azpiazu@ehu.eus 1685698942984

Azken asteotan, EHUko hainbat irakasle modu informalean biltzen aritu gara, unibertsitateak gatazkak kudeatzeko duen moduarekin arduratuta. Udaberrian egin diren hainbat mobilizazioekin loturik, gure kanpusetan poliziaren presentzia handia izan da, eta norabide berean doazen bestelako neurriak ere hartu dira. Blog honetan bertan aurkitu ditzakezue, era oso laburrean bada ere, aste hauetan komentatu ditugun gaietako batzuk. Jakin badakigu afera konplexua dela eta, gure asmoa horren inguruko eztabaida zabaltzea izanik, lehen pausutzat jo dugu solasaldi irekia proposatzea, iritziak trukatu eta gaiaz ditugun inpresioak partekatu ahal izateko. Zita ekainak 13an izango da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko H mintegian, goizeko 11:30etan. Gonbidatuta zaudete!

 


Utzi iruzkina: