Oraingoan robota programatu ondoren proiektu zientifikoari buruz hitz egin dugu eta martitzenerako proiektu zientifikoaren zirriborroa bukatzea adostu dugu, eta horrez gain eguaztenerako robotak egin behar duen bidea adostu behar dugu.
Goizean proiektu zientifikoaren egituraren ideiak bota genituen. Erabaki genuen gure proiektuaren izenburua IBILTRACK izango dela, proiektuaren nondik norakoa komentatu genuen, eta proposamenaren alde teknikoa eta bere helburuak definitu genituen. Denak bete genituen eta fitxa bialdu genuen.  ...
Borja, Fatronik-eko langile batekin hitz egin genuen lehenengo. Berari oso ideia ona iruditu zitzaion baina esan zuen bakarrik herri edo leku batean zentratu behar ginela. Beranduago Igone eta Alfonsorekin hitz egin genuen. Alfonsok google maps, google street view... erakutsi zizkigun. Oso ondo pasatu genuen eta asko erakutsi ziguten.
Guk Azaroaren 27-an programazioari ekin genuen. Honezkero 15-etik 11 daukagu eginda. Atzo egin genuenak: Txertoarena, Garunaren bi probak, bata atea zabaltzearena eta bestea makila bultzatzearena. Eta azkena hezurraren bi probak, bata hezurraren bi zatiak elkartzearena eta bestea hezurraren bi zatien gainean eskaiola jartzearena. Gaur ere programatzen ibili gara eta ia-ia estentarena lortu dugu, baina lasai lortuko dugu eta lortzen dugunean pastilen probarekin hasiko gara. Gaur ere proiektu zientifikoaren gainean berba egingo dugu.
Atzo Roberto etorri zen, Gazteizko elbarritu kirolari bat da. Oso jatorra da eta baikorra. Etorri zenean, taldekide bi (Ander eta Jon) eta Edu (Entrenatzailea) bakarrik geunden eta esan zigun ez zuela laguntzarik behar autotik irteteko. Bere autoa ikusi genuen nola zegoen egokituta jakiteko, eta Jon autora sartu eta Robertok erakutsi zion zelakoa, zertarako eta nola erabiltzen den. Azeleragailua, palanka zeukan (oinarekin emateko) eta bolantean ere bazuen pedaltxo bat. Bi modutara egokituta zegoen, bera (Roberto) eta bere emaztea (ez da elbarritua) erabil zezaten oinarekin bai eskuarekin. ...
Lehenengo Gotzon esagutu genuen. Gotzonek Batura deitzen den enpresan egiten du lan eta bertan hiri herri edo leku bateko informazioa deskargatzen duen programan dabiltza lanean..Gero Gotzoni azaldu genion zer zen Fll, zein zen gure proiektua eta abar. Berari oso ideia ona iruditu zitzaion, baina esan zuen arazo bakarra zen zein pda edo tablet aukeratu beharra zela esan zuen. Azkenik Orangen denda batera joan ginen gure proiekturako behar dugun mobila ikustera. Askenik etxera joan ginen.
Hasieran apur bat hitz egin dugu ea zelan goazen proiektu zientifikoan eta robotarekin. Gure ustez ondo goazela hitz egin dugu baina lan gehiago egin beharko genukeela esan du norbaitek. Gero azokan dirua lortzekoa prestatu dugu prezioak...Amaitzeko entrenatzaileek zenbat balio duten esan digute proiektu bakoitzak: robota(%30) proiektu zientifikoak(%30) proiektu teknikoak(%30) eta talde lanak(%10).
Lehengo egunean, Gatzako San milixanak ziren eta gu, errobota, aurkezpenetako janaria, ... ordaintzeko, Txemaren kaxa errusiarrak, Itsasoren kaxa forratuak, Enrikeren hegazkinak, Aratzen aittonaren erroskilak eta bigarren eskuko jostailuak saldu genituen. Erroskilak eta eskulanak segidan bukatu ziren.
Hasieran mahaira joan ginen eta han duda guztiak argitu ondoren bakoitza bere ordenagailua zegoen tokira joan zen eta han programarekin genituen dudak argitu ondoren etxera joan ginen.
Asteazkeneko bileran ez genuen gauza berririk egin.Robotaren probari buruz hitz egin genuen, eskuaren proba konpondu genuen eta asmakizun batzuk aztertu genuen.Honen ostean eginbeharreko lanak argitu genituen: Elbarritu batzuekin hitz egin, zer arazo zuten galdetu eta ondoren arazoen zoluzioak pentsatu eta eskaini.