PROTOTYPE

Urtarrilaren 12an bildu ginen eta asteko berriei buruz berba egin genuen eta prezi programari buruz hitz egin zigun Eduk. Beñatekin egongo gara datorren astean. Matz-errekak Antzuolakoak aulkidun gurpiletarako gauzak egiten hasi direla esan digu Eduk . Arizmendikoen bloga ikusi genuen eta komentatu egin genuen guretzat egin zuten aktan.Zerreanda bat egin dugu Beñateri robotarekin ditugun zalantzak galdetzeko.


Atzo, Mikel Lizarralde Tagzaniakoa bilerara etorri zen. Oso interesgarria izan zen. Azaldu egin zigun Euskal Mapan erabiltzen duten programak eta web-ak zeintzuk diren. Esate baterako: Mystrands eta Whellmap.org.


Programa berri bat...

No profile photo PROTOTYPE | 2011-01-05 19:36

Atzo, Mikel Sanchez, Aratzen lengusoarekin egon ginen denok. Berak programa bat erakutsi zigun Autocad izenekoa eta programa hori 3D-tan ahal duzu egin herriak, eraikinak eta ibilbideak ere... gauza asko ahal duzu egin. Edozer gauza. Horregatik programa hori  oso egokia iruditu zitzaigun gure taldearentzako. Autocad probatzen ari gara. Gure proiektu zientifikoa askoz hobeto dago programa honi esker.


Atzo, taldeko denak gelditu ginen Idoia eta Xabi izan ezik. Ez genuen bilerarik egin baina bakoitzak bere lana egin zuen. Asier eta Anderrek errobotaren esku berria frogatu eta aldaketak egin zituzten programan, Aratzek beraiei lagundu eta Jonek Aitta Menniko akta idatzi eta ordenagailuan egin zuen montajea argazkiekin bukatu. Gaur, Urtarrilaren 4. egunean, Aratzen amaren lehengusua etorriko da, berak egiten dituen 3 dimentsioko mapak eta programa erakustera.


Oraingoan, urteko lehenengo bileran, aktei buruz hitz egin dugu eta Aita Menni ospitalean egon ginenekoak. Juanen aholkuak kontuan hartu ditugu. Adibidez honako blog hau: Rehabilitación y medicina física. Hurrengo egunerako egin behar ditugun etxeko lanak aurreko bloga irakurri, gure blogak irakurri eta "Euskal Mapa" buruzko informazioa topatu.  


Aita Mennira bisita

No profile photo PROTOTYPE | 2010-12-29 18:19

Atzo, Abenduaren 28an, Aita Menni ospitaleko Juan Marin mediku buruarekin egon ginen eta bere usteko gomendioak eta beraien errehabilitaziorako makinak erakutsi zizkigun. Lehenengo ospitalez erratu eta San Juan de Dios ospital psikiatrikora joan ginen baina gero Aita Mennira eta han Juan Marinengaitik galdetu eta enseguida etorri zen eta areto haundi batera eraman gintuen. Han hobetzeko esan zigun lehendabizi, zeinentzako zegon zuzenduta proiektua, hau da elbarritu mota askorako, baterako, batzuendako eta denendako nah i badugu egin, gauza edo informazio desberdina eman beharko genukee...


Txapelketaren ostean lehenengo bileran bakoitzak bera zelan sentitu zen konpetizio egunean esan zuen. Gero Eduk esan zuen kontaktu berriak zituela proiektu zientifikorako. Edu Arizmendikoekin egon zen  berriz ere gelditzeko gure artean lan egiteko.


Anderrek idatzia: Nik oso ondo pasatu nuen lehiaketan eta hiru gauza onak izan genituen lehena Arizmendi ikerlanekoak robota irabazi zutela, bigarren guk gazte onenen zaria irabazi genuela eta askenik Espainiara pasatu ginela.Asierrek idatzia: Nik oso ondo pasatu nuen baina presentazioetan eta robotean apur bat urduri nengoen.Asko poztu nintzen Arizmendi ikerlanekoak pasatu zirelako eta guk gazte onenen saria irabazi genuelako eta beraiekin Espainian egongo garelako.Xabik idatzia: Nik oso ondo pasatu nuen eta entzun nuenean gazte onenen saria irabazi genuenela asko poztu nintzen baina orain...


Azkenengo bilera

1
No profile photo PROTOTYPE | 2010-12-08 20:26

Azkenengo bileran, Goyo, Eduren laguna etorri zen proiektu zientifikorako azken aholku batzuk emutera eta guk Goyok ezan zituen aholkuak laburrean idatzi genuen.Azkenean proiektu zientifikoa uztera gindoazenean gutako batzuk ensaietan hasi ziren eta besteak bitartean entzuten.


Ia bukatuta!!

No profile photo PROTOTYPE | 2010-12-08 11:21

Goizean Jonek eta Asierrek Power Pointak prestatzen hasi ginen, eta gero Anderrek deitu zion Eskoriatzako mapak egiten laguntzeko. Xabik eta Aratzek programatzen egon ziren baina beranduago Asier eta Ander ere sartu ziren.   Arratzaldean Ander eta Asierrek mapekin bukatu eta Jonek Power Pointa ia bukatu zuen. Seietan, Aurkezpen bat egin genuen eta errobota eta Power pointak eta mapak erakutsi genizkion elkarri. Gero Edu, kotxera joan zen GPSari argazki batzuk ateratzera joan zen Flickrera igotzeko. Laster, zazpirak aldera bilerarekin bukatu genuen.