Bilerarik ez baina lana bai
Atzo, taldeko denak gelditu ginen Idoia eta Xabi izan ezik. Ez genuen bilerarik egin baina bakoitzak bere lana egin zuen. Asier eta Anderrek errobotaren esku berria frogatu eta aldaketak egin zituzten programan, Aratzek beraiei lagundu eta Jonek Aitta Menniko akta idatzi eta ordenagailuan egin zuen montajea argazkiekin bukatu. Gaur, Urtarrilaren 4. egunean, Aratzen amaren lehengusua etorriko da, berak egiten dituen 3 dimentsioko mapak eta programa erakustera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: