Roberto etorri zen.
Atzo Roberto etorri zen, Gazteizko elbarritu kirolari bat da. Oso jatorra da eta baikorra. Etorri zenean, taldekide bi (Ander eta Jon) eta Edu (Entrenatzailea) bakarrik geunden eta esan zigun ez zuela laguntzarik behar autotik irteteko.
Bere autoa ikusi genuen nola zegoen egokituta jakiteko, eta Jon autora sartu eta Robertok erakutsi zion zelakoa, zertarako eta nola erabiltzen den. Azeleragailua, palanka zeukan (oinarekin emateko) eta bolantean ere bazuen pedaltxo bat. Bi modutara egokituta zegoen, bera (Roberto) eta bere emaztea (ez da elbarritua) erabil zezaten oinarekin bai eskuarekin.
Gure proiektua komentatu eta gure ideia kontatu eta gustatuko zitzaiola esan zuen. Gero txokora joan eta galderak egin genion. Berak esan zuen ez zuela pentsatzen berak faltan botatzen zituen gauzak oinez ibiltzeagaitik. Gora ezin zenez joan, hau da etxera, sua piztu genuen subajuan beroago egoteko gure txokoa. Galderen ondoren Errobota, programa eta tableroa erakutsi genion.
Gero Edu Soran hotelera joan eta guk dirua irabazteko otarrari argazki bat atera zion.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: