BOTERE EZARRIARREN AURKAKO IDAZLEA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2012-11-07 11:13

Hilberria. Agustin Garcia Calvo

                                                                 BERRIA, 2012-11-02

                                                                 JUAN LUIS ZABALA

Poeta, antzerki idazle, saiakeragile, hizkuntzalari eta itzultzaile gisa, genero eta arlo guztietan izan zen oso idazle kritikoa eta ikuspegi guztiz pertsonal baten jabea Agustin Garcia Calvo, Estatuaren eta kapitalismoaren aurka jotzeaz gain, ezarritako errealitatearen faltsukeria agerian uzten tematu zen intelektual eruditoa. Zamoran (Espainia) hil zen atzo, 86 urte zituela.

Hiru arlotan jaso zuen Espainiako Sari Nazionala: saiakeragile gisa, 1990ean; antzerki idazle gisa, 1999an; eta itzultzaile gisa egindako obra osoari emandakoa, 2006an. Maiz izan zen Euskal Herrian hitzaldiak ematen, jarraitzaile ugari baitzuen. Hark idatzitako testuen artean bakan batzuk baino ez daude, hala ere, euskarara itzulita.


Utzi iruzkina: