Kaixo euskal musika zale guztioi! Euskal Herriak badu beste musika talde bat. Gainera, beste talde askok ez bezala, euskal kultura, tradizioa eta batez ere, euskal musika sustatzen duen taldea: Oxabi. Jotzen ditugun instrumentu printzipalen artean, honako hauek dira aipagarrienak: trikia (nola ez!), xuberoako eta irlandar xirulak (gure abestiei lasaitasun edo alaitasun kutsua emateko), dultzaina (entzulegoa adi eta dantzari mantentzeko ezin hobea), bibolina (toke klasiko bat emateko baliagarria den instrumentua), txistua (nork ez du antzinako euskal erromeria bateko argazki batean txistular...
Egunon/arrastion edo gabon danoi!!! Gure inguruan, musika ekipodun erromeria talde asko ez dagoela kontuan harturik, lehen eskuko ekipo "elegante" bat erosteko ideia azaldu zitzaigun taldean eta guk ondo baino hobeto hartu genuen proposamena. Hala, kontzertu edo saioak eginez dirutxu bat aurreztu eta ekipoa erosi genuen. Lau mikrok, lau tripodek, 800Wattioko bi bozeragailuk (altabozak), hauei dagozkien bi euskarri edo soportek, 16 sarrera dituen 1200W-ko mahaiak, pintzako mikro txiki batek eta "kableau" guztiak osatzen du gure ekipoa. Zertara dator informazio guzti hau?ba inguruko...