Ondo etorri!

oxabi 1456152056588 OXABI erromeri taldea | 2007-07-30 19:16
4

Kaixo euskal musika zale guztioi!

Euskal Herriak badu beste musika talde bat. Gainera, beste talde askok ez bezala, euskal kultura, tradizioa eta batez ere, euskal musika sustatzen duen taldea: Oxabi.

Jotzen ditugun instrumentu printzipalen artean, honako hauek dira aipagarrienak: trikia (nola ez!), xuberoako eta irlandar xirulak (gure abestiei lasaitasun edo alaitasun kutsua emateko), dultzaina (entzulegoa adi eta dantzari mantentzeko ezin hobea), bibolina (toke klasiko bat emateko baliagarria den instrumentua), txistua (nork ez du antzinako euskal erromeria bateko argazki batean txistularirik ikusi?), alboka (gure Herriak nortasuna duela erakusteko balio duen beste adibideetako bat), euskal perkusioak eta abar luze bat...

Oxabi "eutsi koskabiluek!" taldea ondorengook osatzen dugu: Asier Valentzia, Aritz Uriarte, Urtzi Enrikez, Jon Eguskiza eta Jon Gomez-ek.

Beraz, hemendik aurrera, blog hau aintzakotzat harturik, gure nondik-norako guztien jakinaren gainean mantenduko zaituztegu.

Besterik gabe, juergaren batean ikusiko garelakoan.

Ondo segi!

Bakio

Bakio 2007-05-11 12:54 #1

Hori bai taldea.....

Bakiora etorri ziren jotzera feta...

Trikitilari paregabea dute eta taldeko beste kideak ere nork baino hobeto jotzen dute.

Benetan talde paregabea!!!

neska polita

neska polita 2007-07-17 16:44 #2

Talde ikaragarria! zelako koskabilluekaz joten dabezan jotak eta arinarinak! biolinista ganera da oso guapoa da!

Oñati

Oñati 2007-07-28 03:26 #3

Boskote paregabea!!!!!

ZORIONAK benetan...itzelak zarie, ez dezute inoren laguntzaik behar juerga eta festa zeuek montatzeko. Gainea flipanteena instrumentu piloa jotzen dezutela abestin arabera...en fin, zer esanik ez!!! Hola jarraitu, Euskal Herriak zeuek bezalako taldeak behar ditu eta!!!

Aupa Oxabi!!!

ane

ane 2008-07-10 19:18 #4

apa!!!!!

Mallabin gazte egune eitteko asmuaz gabiz eta guredogu erromeri talde bat anbientie ipintteko goixaldien. Afaixe ta 100€ emoteko prest gaz ta jo gure dabenak nigaz kontaktuen jarri: Gazte egune Irailan 13en da!!!!!!Eskerrik asko!!!!!!!!!!!

Utzi iruzkina: