Musika ekipoa alokatzeko aukera

oxabi 1456152056588 OXABI erromeri taldea | 2007-03-30 14:15

Egunon/arrastion edo gabon danoi!!!

Gure inguruan, musika ekipodun erromeria talde asko ez dagoela kontuan harturik, lehen eskuko ekipo "elegante" bat erosteko ideia azaldu zitzaigun taldean eta guk ondo baino hobeto hartu genuen proposamena.

Hala, kontzertu edo saioak eginez dirutxu bat aurreztu eta ekipoa erosi genuen.

Lau mikrok, lau tripodek, 800Wattioko bi bozeragailuk (altabozak), hauei dagozkien bi euskarri edo soportek, 16 sarrera dituen 1200W-ko mahaiak, pintzako mikro txiki batek eta "kableau" guztiak osatzen du gure ekipoa.

Zertara dator informazio guzti hau?ba inguruko talderen bat gure soinu ekipoa alokatzeko asmotan egonez gero, informazioa izan dezan. Beraz, jakin ezazue Oxabi "eutsi koskabiluek!" taldeak beste aukera bat ematen duela eta gogoratu, ematen dugun zerbitzuren batean interesatuak bazabiltzate, konpromiso barik hurrengo telefono zenbakira deitu dezakezuela (618 82 33 26) edo helbide elektroniko honetan kontaktuan jarri: oxabi.euskalfolklorea@hotmail.com


Utzi iruzkina: