Pasa den egunean "Safo de Lesbos"i buruz berba egin genuen. Gaur, aldiz, beste liburudenda homosexual baten txanda da: Berkana. Liburudenda hau 1993.urtean sortu zuen Mili Hernández-ek bere bikotekidearekin. Berkana liburudenda izan zen lehena estatu mailan homosexualen artikikuluak saltzen zituena, hala nola liburuak, poesia, dvd-ak, entsaiuak... Esan genezake Berkana liburudenda ez dela soilik homosexualen liburudenda,baizik eta HOMOSEXUALEN LIBURUDENDA,maiuskulaz. Madrilera joanez gero, gomendagarria iruditzen zaigu liburudenda hau bisitatzea.
Askotan hitz egin dugu homosexualen agerpena telebistan baina beste hedabide batzuetaz berba egitea merezi du gure ustez. Interneten surfeatzen bi irrati on-line hauek aurkitu ditugu : http://www.lesmedios.com/ http://www.agradio.com.ar/new/ Lehendabizikoan programazioa orokorrean gay kolektiboari bideratuta dago nahiz eta edonork entzun dezaken eta beraien objektiboa sexualitatea, prebentzioa, generoa eta giza garapenari buruzko informazioa eskaintzea da. Horretaz aparte, nola ez, entertenimendua dute helburu, oso musika ona ipiniz eta saio dibertigarrikin. Eta bigarr...
Denok dakigu COPE irratia atzerakoiagoa ezin dela izan, baina azken honetan bere plusmarka pertsonala hautsi egin dutela esan dezakegu. Zer de la eta esaten dugu hau? Ba irratia gune bat eskaini diolako homosexualitatearen sendaketarako. Cristina López Schlichting lokutorea bere saioan “ La tarde con Cristina”, nola homosexual askok lortu egin zuten bere “ gaixotasunez” irtetzeari buruz hitz egin zuen. Horretarako azaldu zuen zer nolako faktoreak bultzatzen duten pertsona bati homosexualak bihurtzeko eta honelako adibideak jarri zituen : Gizentasuna edota guraso oso ederra e...
Kasualitatez aurkitu nuen liburudenda gay eta lesbiana hau. Lagun batekin Bilboko Zazpi kaleetatik nindoan eta aukitu genuen. Denda hura nuen buruan, eta beste egun batean beste lagun batekin joan nintzen eta sartu ginen. Dena txikia da, baina denatatik dago, hala nola liburuak, cd-ak, pelikulak, jolas erotikoak beste gauzen artean. Sarri askotan joan naiz zerbait erostera, gainera, dendaren jabeak ( bi neska) lar jatorrak dira eta ezagutzen didate jada. Email-a emanez gero, hilabetero bidaltzen dizute azken nobedadeak. Interneten bitartez, enkarguak egin ditzakezu. Laburbilduz, denda txik...
Badirudi ikusezinak direla hedabideeta, izan ere, emakume lesbiana asko eta asko ez dira gai beren identitate sexuala aitortzea hedabideen munduan, zeren eta emakumeentzako zailago egiten da lesbianak direla aitortzea gizonezkoei baino. Hedabideetan gay asko ezagutzen dira (Nacho Duato, Boris Izaguirre eta Jesus Vazquez kasu), baina lesbianarik ez. Horre kausa da emakumeek jasotzen duten deskriminazoa, izan ere, oraindik matxismoa eta misogismoa existitzen delako. Emakume lesbianen egoera hobera joateko, ezinbestekoa da gure ustez homofobiaren eta lesbofobiaren aurkako politika egitea.
Hona hemen telebistako saiorik polemikoena : “Gran Hermano”. Reality honetan sartzen duten pertsonaiak erudituak direla ezin dugu esan baina aurten rekord guztiak hautsi dituzte. Etorkin senegaldarra eta homofoboa transexual arrazistaren kontra. Argi dago hauek biak sortu duten lizkarra dagoeneko pentsatuta zeukatela saioaren buruzagiek, baina gure ustez audientzia igotzeko arrazakeria eta homofobia erabiltzea oso miserablea da. Saio honek milioika pertsona ikusten dute eta eredu honak jarri beharrean, alde batetik transexualen irudia hondatzen dute eta bestetik homo...
Blog honetan behin eta berriro diogu gauza asko aldatu behar direla gure gizartean, eta haien artean homosexual, bisexual eta transexualei ematen dieten bereizkeria. Baina esan behar da ere, oso denbora gutxitan aurrerapen oso nabariak izan direla, eta hala ikusi dezakegu bideo honetan. Bertan, 1981n jendearen iruzkinak homosexualitateari buruz agertzen dira, eta baita ere gaur egunekoak. Argi dago jendearen pentsaera aldatu egin dela ( orokorrean hitz eginda ) eta hori pozteko modukoa da, baina oraindik asko dago egiteko eta orain arte egin dugun bezala aurrera eginez eskubide berd...
Lesbiana hitza Greziako Lesbos irlatik dator. Bertan, Safo izeneko poeta bat bizi zen, eta emakumeei poema gartsuak dedikatzen zizkien ( batez ere bere lagunei), eta emakumez inguratuta bizi zenez, lesbiana erreputazioa izan zuen. Lesbianen artean ezaguna egiten da Safo izena, baina gehien entzuten den izena Safo de Lesbos da. Izan ere, Bilboko Zazpi kaleetan badado Safo de Lesbos deitutako denda gay eta lesbiana bat, denda txikia da, baina artikulu ugari eta baditu. Hurrengo baten, gehixeago hitz egingo dut honetaz.
Erroman, Grezian lez, sistema antzekoa zen, normala zen gizon bat eskablabu bat penetratzea, aldiz, esklaboak gizonari ( esklabua ez dena,alegia) egiten bazion desgrazia bat zen. Julio Cesar-i buruz esan zen emakume guztien gizon, eta gizon guztien emakume zela, hots, bisexuala zela. Egun, badago jendea homosexuala dela, baina sexu bereko pertsonak gustatzen ez zaiolakoan, esaten du bisexuala dela, horrela "hobeto" geratzeko.
Harrigarria da nola garaiko Grezian homosexualitatea normala izatea eta gaur egun oraindik badagoela jendea normala ez dela diotena. Garaiko Grezian normala zen gazte bat gizon heldu batekin egotea ( hura baitzen bere heziketaz arduratzen zena), baina ez zegoen hain ondo ikusita bi gizon helduak zirenak elkarrekin ikustea. Gaur egun, aldiz, kontrakoa gertatzen da. Badira jende heldu asko gazteekin daudenak, eta sarri askotan adin desberdintasuna dela medio kritikatuak izaten dira, baina hori ez da inporta behar, inporta behar dena elkar maitatzen direla baita.