Finding t.A.T.u.
Nork ez du ezagutzen t.A.T.u. musika taldea dagoeneko? Orain dela bost urte famatu baino famatuagoak egin ziren mundu osoan, baina nola lortu zuten arrakasta hori? Ba, taldea osatzen duten bi neskak bideoklipetan, kontzertuetan edota telebista saioetan elarri muxuak emanez. Beraz, lesbiana “rollo” horrekin izugarrizko polemika sortu zuten eta haien diskoak erroskilak bezala zaldu zituzten. Geroago beraien erlazioa egia ez zela eta dena marketing estrategia bat izan zela errebelatu zen.
Asunto honek iritzi ezberdinak sortu ditu jendearengan, baina inork geratu da aiherga. Alde batetik lesbianak, eta gay-bi-tranx. kolektiboa orokorrean, asko borrokatu behar izan dute urte askotan zehar, eta bi neskatxa hauek esfortzu horretatik onura ateratzea diskak saltzeko, haien aurpegian barre eginez ez da inolaz ere bidezkoa. Baina bestalde, agian marketing hori gazte askori lagundu egin diote aurrera jarraitzeko eta munduan bakarrak ez direla jakiteko.
Denbora pasa da hasi zirenetik eta dena gezurra izan arren oraindik oso famatuak dira eta diska pila saltzen ari dira. 2008 etan beraien hirugarren KD-a aterako dute eta hori baino garrantzitsuago, filma bat aterako da, Finding t.A.T.u. deiturik. Filma honetan benetako abesleak , Yulia Volkova eta Lena Katina, agertuko dira baina pelikularen gakoa ez da haiei buruz izango baizik eta taldearen bi fan-en erlazioa izango da mamia. Ikusi beharko dugu.
Iruzkinak
Daniela 2008-04-24 04:03 #1
Utzi iruzkina: