SAFO DE LESBOS LIBURUDENDA

ortzadarra 1456152036957 ortzadarra | 2007-11-26 16:00

Kasualitatez aurkitu nuen liburudenda gay eta lesbiana hau. Lagun batekin Bilboko Zazpi kaleetatik nindoan eta aukitu genuen.

Denda hura nuen buruan, eta beste egun batean beste lagun batekin joan nintzen eta sartu ginen. Dena txikia da, baina denatatik dago, hala nola liburuak, cd-ak, pelikulak, jolas erotikoak beste gauzen artean.

Sarri askotan joan naiz zerbait erostera, gainera, dendaren jabeak ( bi neska) lar jatorrak dira eta ezagutzen didate jada.

Email-a emanez gero, hilabetero bidaltzen dizute azken nobedadeak. Interneten bitartez, enkarguak egin ditzakezu.

Laburbilduz, denda txikia izan arren, gauza mordoak dituzte saltzeko, eta gainera ondo atenditzen dizute. Merezi du buelta bat ematea ikusteko.

De la Torre kalea, 7.


Utzi iruzkina: