COPE irratia laguntzen beti bezala
Denok dakigu COPE irratia atzerakoiagoa ezin dela izan, baina azken honetan bere plusmarka pertsonala hautsi egin dutela esan dezakegu. Zer de la eta esaten dugu hau? Ba irratia gune bat eskaini diolako homosexualitatearen sendaketarako.
Cristina López Schlichting lokutorea bere saioan “ La tarde con Cristina”, nola homosexual askok lortu egin zuten bere “ gaixotasunez” irtetzeari buruz hitz egin zuen. Horretarako azaldu zuen zer nolako faktoreak bultzatzen duten pertsona bati homosexualak bihurtzeko eta honelako adibideak jarri zituen : Gizentasuna edota guraso oso ederra edukitzea, eta hau ekarri dezake oso autestimu baxua eta desoreka emozionalak izatea. Koadro honekin lokutorearen ustez jendea nahastu dezake sexu bereko lagun baten adiskiditasuna, maitasunarekin.
Hau esan eta gero, ez dakit nola jadanik honelako saioak ez dauden hedabideetatik at. Hainbeste zentsura eta denok entzun dezakegun irratian honelako ergelkeriak esatea uzten dute. Sinestezina.
Iruzkinak
2008-02-27 17:52 #1
2008-02-27 17:52 #2
2008-02-27 17:53 #3
Utzi iruzkina: