Ni izan nintekeen...

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2006-12-11 11:07
3

Zubi hau Nojan lagunekin igaro dut. Primeran pasatu dut nahiz eta eguraldiak ez duen lagundu. Dena den pro 6 eta mus partida ederrak bota ditugu, beste batzuen artean. Gaur, hemen, Gasteizen nago: etxean.

Haranzkoan nik gidatu nuen eta susto ederra izan nuen Bilborako autopistan. Susto horrek bizia balio zuen, momentu bat izan zen, baina txarto atera balitz... Istripu bat gertatu berri zen, iruki batekin adierazita. Nik irukia ikusitakoan matxura bat zela pentsatu eta 120tik 100 km/h galgatu nuen kotxea eta erdiko erreira pasatu nintzen. Gaua zen eta dena ilun zegoen. Bapatean kotxe bat hankaz gora ikusi eta nire erreian 100 metrora objetu bat. Milimetroetatik ez nuen horren kontra jo. Oraindik ere ezin dut sinistu nola ez nion jo. Eta are gutxiago nolako ereflexuak izan nituen gidari berria izanik. Bilboraino, pentsakor eta izuturik 80 km/h ez nituen pasa.

Ez dakit zenbat hildako egon diren zubi honetan, baina ni horietako bat izan nintekeen. Badakit pertsona asko gaur etxean ez daudela eta bizitza errepidean galdu dutela. Beraz bi aholku gidari guztiei, beno hiru. Bat: ez korrikarik egin. Bi: triangelu bat ikusitakoan ez da beti matxura bat izango, edozer izan daiteke eta nabarmen galgatu abiadura. Hiru: zu hurrengoa izan zaitezke.

Asier

Asier 2006-12-11 12:44 #1

Albistegiei  arreta apur bat jartzea aski da arazoaz jabetzeko. Egunez egun neurri berriak hartzen doaz  istripuak murrizteko nahiaz. Guzti honek guri bost, gure larrutan heriotzaren mehatzua ezagutu harte ez baikara arriskuaz jabetzen. Orduan ohartzen gara gu izan gintezkeelaz. Kontua da, normalean abisurik egon ohi ez dela, eta jasan beharreko ondorioak berriz latzegiak.

Betiko leloa

Gorka

Gorka 2006-12-11 15:09 #4

Eskerrik asko Asier. Hala da, guri gertatzen zaigun arte ez gara ohartzen arazoaz eta ez dugu abisurik izaten, horregatik ezinbetsekoa da beti arretaz gidatzea.

Ikusi dut hiru erantzun jarri dituzula, barkatu eragozpenak erantzunak moderatzeagatik. Bestela ere beharrezkoa deritzot nire blogean hirugarrenei irainak eta bestelako astakeriak ez ditudalako onartuko (badazpada ere). Ulertuko duzulakoan, besterik ez.

Ane urkiola

Ane urkiola 2006-12-12 01:35 #12

Ai ama!!!!!!! KONTUZ! Hurí (familia)behin edo behin ere gertatu izan zaigu horrelakoren bat. Orduan ahizpari eskua gogor eman begiak itxi eta nire taupaden hotsak motorrarena estaltzen hasten dira harik eta nire aitak( batek daki nola) horrelako gertaerak saihesten dituen arte. Euria ari duenean gertatzen dira horrelako gehienak, ostiralean gertatu zitzaidan azkena kamioi batekin. Zuen antzera guk ere zortea izan genuen, eskerrak! portzierto ez nekien zu ere nojara joaten zinenik....jajjaaj. bihar arte.ane.

Utzi iruzkina: