Kultura orokorra
"Ezagutzen al zenituen dorre bikiak 11-S atentatuaren aurretik?" ni eta nire aitaren arteko eztabaidaren abiapuntua izan zen galdera hau. Minutu batzuk lehenago New Yorkeko Guggenheim museoa munduko garrantzitsuenetariko bat dela esan nuen. Nire aita, ordea, ez zegoen ados. Nik berriz, baietz. "Zeintzuk dira zuretzat munduko museorik garrantzitsuenak orduan?" galdetu zidan. "Luvre, National Gallery, Prado, Guggenheim..." erantzun nion nik.
Luzez egon ginen berbetan horri buruz. Horren harira, munduko katedralik garrantzitsuenak zeintzuk ziren eztabaidatu genuen. Egia esan, biok esandako gehienak berdintsuak ziren, baina nik, nire aitak ez bezala, Saint Patrick katedrala aipatu nuen. Nire aitak ez zekien non zegoen ezta zein zen ere ez. Dena den, esan zuen ez zela garrantzitsua maila orokorrean. Momentu hartan gurekin zegoen aitaren lagun batek esan zidan ez zela beharrezkoa amerikar kulturaren berri izatea haiek ezjakin hutsak bait dira.
Egia esan, nik jakin-min berezia daukat AEBtan, baina horrek ez du esan nahi bertako kulturaren berri ez dugula izan behar. "Historia mailan mila bider irabazten diegu europearrek amerikarrei", esan zuen aitaren lagunak. Egia da, baina diferentzia bat dago: amerikarrek badaukate guk ez daukagun izaera patriotiko berezia. Ez dakit hona edo txarra den, bainan Euskal Herrian horixe galtzen hari gara, gure kulturarekin batera. Ondo dago historia mundiala jakitea, baina baita ere gure historia ikastea beharrezkoa da. Bistakoa da gaur egun garrantzi gutxi ematen dietela ikasketa liburuek gure historiari.
Arazo honek, gure edukazio sistema zaharkitura eramaten gaitu. Ez dut honetan gehiago sakondu nahi, baina DBH eta batxilerreko esperientziatik gauza bat ikasi dut: ordutegia, ikasgaiak eta edukiak erabat berritu behar dira, XXI. mendera egokitu. Eta garrantzitsuena, ikasleen parte-hartzea gogor indartu.
Nire lagun batek dioen bezala: "Zein punturaino da garrantzitsua jakitea non dagoen Hiri Ahaztua, Afrikako mendirik garaiena, Operaren jauregia edota munduko tranbiarik zaharrena? Eta zenbat garrantzitsuago da gure arbasoak zeintzuk ziren jakitea?" Zer pentsatu ematen du, bainan nik biek garrantzi berebera daukatela deritzot.
Iruzkinak
Josu 2006-11-18 04:17 #1
AEBek badute gauza bat HANDI egiten dituena: bere sinpletasuna. Europa ulertzea oso da konplikatua, estruktura konplexua delako. Eta hala da, europarrok lurraldetasunari eta bere historiari ematen diogun garrantziagatik. Berau da abertzaletasun desberdinen sorkuntzaren muina eta berauk ez digu uzten hazkunde nagusiagoa.

Hizkuntza bera da bataren sinpletasuna eta bestearen konplexitasunaren adierazgarri. Begiratu ingeles britanikoa eta amerikarraren arteko hitz desberdinak. Britanikoaren hitz guztien jatorria filologoek bakarrik jakin dezakete. Amerikanoan, berriz, ebidentea izaten da.

Amerikarrak bere bizitzaz arduratzen dira: bere lana, bere familia, bere ongizatea. Europarrak konplexuagoak gara eta mila rollo sortzen ditugu.

Ez dut esango zein den hobea. Beti esan dut nondik gatozen jakitea ezinbestekoa dela nora joan nahi dugun jakiteko. Baina nik uste dut gure Herri Santu honetan gero eta mentalitate amerikanoagoa dugula, historia pikutara eta... gora matematikak! Eta horrek bat baino gehiago arduratzen du.

Joder zelako txapa... barkatu...

Gorka 2006-11-22 23:57 #2
Txapa inolaz ere motel! Mila esker dena den. Era bat ados nago amerikarrek bakarrik bere zilborra ikusten dutela eta Europarren nagusitasuna ez dela inoiz emango lurraldetasunaren arazoa dela eta. Azkenean zuk doizun bezala beti matematikak geratuko zaizkigu, jejeje.
Utzi iruzkina: