Iban Arantzabal HUHEZIn
Gaur arratsaldean Iban Arantzabal HUHEZIko lehenengo eta hirugarren mailako ikus entzunezko ikasleentzat hitzaldi bat eman du eraikin nagusian.
Goienari buruz hitz egin digu, enpresaren egituran eta bere arlo komunikatiboan zentratu da batez ere. Audientzia, diru-sarrerak eta bestelakoak gainetik azaldu eta ondoren Web 2.0 komunikazioan daukan garrantziari buruz berba egin du. Informazioa eta editorearen arteko harremanaz hitz egin digu eta beste hedabideen aurrean sareak ematen dituen abantailak goraipatu ditu.
Anekdota bezala, Ibanek Youtube eta Sustatun agertzen diren bideo batzuk erakustera joan denean eta internet explorer ireki dela ikusi duenean harritu egin da. Berak, antza, Firefox erabiltzen du eta ez du ulertu nola MUn Microsoften nabigatzailea erabiltzen dugun. Are gehiago, behin baino gehiagotan "mesedez" eskatu digu Firefox jaisteko. Nabigatzaile libre honekiko ikasleon ezjakitansuna ikusita hitzaldiko azken minutuak zuzenean interentetik Firefox nola jaisten den erakutsi digu. Hortaz gain dituen abantailak ere eman dizkigu: dohan eta eskaraz da, seguruagoa eta merkatua liberalitzen laguntzen omen duzu. Iban Arantzabalen ustez Firefox probatzekotan segituan zaborrera botako duzu explorer. Hor utzi dut bere iritzia, hortik aurrera bakoitzak nahi duena egin dezala.
-Oharra: Pertsonalki ez diet MUko ikasleei Firefox beren ordenagailuetan jaistea gomendatzen. Ez nago Bill Gates-i propaganda egiten baizik eta gure korreoa Firefoxekin ezin delako ireki idazten dut hau. Argi gera dadila merkatu honen monopolizazioren aurka nagoela.
Iruzkinak
Josu 2006-11-09 02:05 #1
Aupa Gorka,
Eibartarrak Zerrendan noizbait esan didate nere adiñerako oso konserbadorea naizela...

eta kontu honekin... Firefox jeisteko behin eta berriro entzun nuen baña ez nuen jeisten: ez dakit eszeptikoa izateagaitik, alperkeriagatik edo konserbadorea izateagaitik. Azkenean jeitsi nuen, eta hasieran sinmas. Gero konturatzen zara merezi duela.

Askoz ere azkarragoa da. Ia ez zait propaganda nazkagarri horietakorik kolatzen. Askoz eraginkorragoa birusik ez jasotzeko. Leiho bakar batean hainbat gune bisita ditzakezuz...

Oraindik gune batzuk ni baño konserbadoreagoak dira eta ez dira eguneratu gaur egungo beharretara. Gero eta gehiago gara Firefoxen erabiltzaile, eta aurki Mondragon Unibertsitateak ere egokitu beharko du bere gunea. Ez dakidana da nolatan oraindik egin ez duen...

*Nere gomendio pertsonala MUko ikasleei: Firefox erabili, unibersidadeko korreoa zabaltzeko explorer, eta eskaera egin unibertsitateari, webgunea firefoxekin erabili ahal izateko.

Joxe Aranzabal 2006-11-11 17:40 #2
Ni ere Firefox erabiltzearen alde nago, eta horixe erabiltzen dut lanean. Ikastaro honetan, gainera, Firefox nola erabili ikasiko dugu. Eskerrik asko Josuri bere iritziengatik; zintzoak eta kontuan hartzekoak dira.

Utzi iruzkina: