aurki.com-i buruz...

oregonian 1456152018452 The Oregonian | 2006-10-12 02:51
1

 

     Orokorrean aurki.com nahiko interesgarria iruditu egin zait. Alde batetik eguneratuta egoteko edozein gaietaz eta bestetik blog berrietaz berri izateko. Hainbat artikulu irakurri ditut bertan, besteak beste, gure "Web 2.0" irakasgaiko irakaslearena edota beste motatako berri batzuk: "euskararen legeak porrot egin duela ezker abertzalearen arabera" dio batek, esaterako.

     Webgunea erosoa eta praktikoa egin zait. Artikulua gai desberdinetan sailkatua dago eta zerbait ez aurkitzekotan bilatzailera jo dezakezu. Bestalde, aurkezpena nahiko txukuna eta alaia iruditu zait.   

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-10-18 23:14 #1

Oso ondo, Gorka! Primeran ari zara blogeatzen. Segi horrela.<br />


Utzi iruzkina: