KIROLAK (eki- dbh 4c)

Kirolaria izan ala ez izan hemen duzu kirol berriak




'Athletic hiria' 8.000 metro koadroko gunea prestatu du Athleticek Valentzian. Bilbon bertan ere, San Mameseko guneaz gain, pantaila erraldoiak egongo dira finala ikusteko. Futbola baino gehiagoBizpahiru egunez bada ere, aste honetan Bizkaiko hiriburua Valentzia izango dela esan daiteke. Athleticen hiriburua, bai, behintzat. Athletic hiria. Izen hori jarri diote Athleticek Valentzian prestatu duen gune erraldoiari. 8.000 metro koadroko festa gunea izango da, Athleticen eta Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako finala baino zerbait gehiago eskainiko duena. Kontzertuak, Bizkaiko produktuen d...


NBA

nicolas 1456151819391 KIROLAK (eki- dbh 4c) | 2009-05-12 16:44

Cleveland, NBAko Ekialdeko finalera Cleveland Cavaliers izan da NBAko konferentzia bateko finalera iritsi den lehen taldea. Bart lortu du txartela. Atlanta Hawks izan du aurkari kanporaketan eta 4-0 irabazi dio. Azkeneko partidan, 74-84. Liga erregularra aurreneko tokian bukatu du Clevelandek. Ohi bezala, LeBron James hegala izan da bere jokalaririk onena bart: 27 puntu sartu ditu. Kanporaketa horretan 32,9 puntu, 9,8 errebote eta 6,8 asistentziako batez bestekoa lortu du. Ekialdeko finalean Orlando Magic-Boston Celticseko garailearen kontra jokatuko du Cleveland. Bina doaz.


Valentzia, Athleticen alde! Bertako hiritarrek Espainiako Kopako finala Bilboko taldeak irabaztea nahi dute. Ordubatean ireki du Athleticek festa gune erraldoia, bandera igota.Eman buelta bat Valentziako (Herrialde Katalanak) kaleetan, tabernetan eta abarretan, eta ez dago dudarik: Valentziako hiritarrek bihar Espainiako Kopako finala Athleticek irabaztea nahi dute, ez Bartzelonak. Giroa ere zuri-gorria da hemen, apenas ikusten baita Bartzelonako jarraitzailerik. Athleticek bere Hiria ere zabaldu du, gainera. 13:00etan ireki dute zortzi mila metro koadroko festa gunea Jose Angel Iribar A...


Bartzelonan lau titularrek ezingo dute jokatu etziko finala Abidali txartel gorria atera zioten atzo eta Iniestak zuntz haustura eduki zuen. Aurretik jakina zen Marquezek eta Henryk ere ez dutela jokatuko Espainiako Kopako azkena. Athleticek gaur egin du lehen entrenamendua Valentzian.Eric Abidal eta Andres Iniesta Bartzelonako jokalariek ere ezingo dute jokatu bihar Valentzian (Herrialde Katalanak) Athleticen kontra Espainiako Kopako finalean: Abidal ezker lateralak atzo Vila-realen aurkako Ligako partidan txartel gorria ikusi zuen eta Iniesta erdilariak zuntz haustura eduki zuen -dena d...




Bahitutak

nicolas 1456151819391 KIROLAK (eki- dbh 4c) | 2009-05-05 16:43

Jon Goikoetxea eta Josu Feijoo mendizaleak bi egunez bahituta izan dituzte Indonesian Jon Goikoetxea Boli (Ibarra, Gipuzkoa) eta Josu Feijoo (Gasteiz) bi egunez bahituta izan dituzte matxinatuek Indonesian, Carstensz piramidetik jaitsi eta gero. Zaborrontzi batean eduki dituzte. Apirilaren 30ean iritsi ziren Carstensz tontorrera eta jaisterako bidea gaizki hartu zuten, urre meategi bateko debekatutako bidea hartuz. John Rudolf mendizaleak handik Ameriketako Estatu Batuetako Atzerri Departamendura egindako deiari esker geratu ziren aske bi euskal herritarrak. Papua irlan dago Carstensz. ...