"El mayor uso del euskera es un palo"

neu 1456151794697 neu | 2006-09-22 00:00
3

Hauek ez diraz ez Maria San Gil ezta Mikel Buesaren berbak bez...ez, Iñaki Anasagastinak diraz, bere blogean argitaratuak.

Aspalditik baeukigun ahoa aberri berbaz beteten daben baina euskera ikasteko ezer gitxi etxen daben sasiabertzale asko dagoela geure herrijjan. Aspalditik kantaten dosku hori Laboak. Zoritxarrez, alderdi abertzale danetan pasaten da hori, baina behintzat, gitxienez, hoiek sasiabertzaleek gaur egun ez dauke goi kargurik edota presentzia publiko nabarmenik. Normalean portabozak, diputauak, kargu publikuak eta abar euskaldunak izaten diraz. Eta ez badiraz be, behintzat ez dabe moeta honetako adierazpenik etxen. Anasagasti salbuespena da antza. Baina flipantiena da, gero besteei abertzaletasun lekzioñuak emoteko morrua daukola morroiak. Ez dakitx ze aitzaki ipiniko daben Capitan Euzkadi honek horrenbeste urtietan euskara ikasi ez izana justifikateko...denporia falta seguruenik, lanpetuegi egongo da Madrileko sarao eta aparietara joaten, cocidito madrileñua dastatzera. Ez dotzagu, ez, horrenbesteko ahalegina eskatuko, baina behintzat, bada be, ahal izango eban ahoa itxi: "ver la paja en el ojo ajeno y no la viga en el propio" deitzen jako horri.

Onartu bihot aspalditik leiduten dorazela pertsonai honen bomitonak (masokismoa ote?), eta ondorio argi batera aia naz. Morroi honek burua galdu dau. Bai. Benetan. Ez dago burutik sano. Gizon honek guztijjen aurka etxen dau: por supuesto ezker abertzalearen aurka, EAren aurka (leidu Begoña Erraztin aurka botaten dittuzek matxistadak), IUren aurka, Che Gebararen aurka eta...EITB eta Deiaren aurka! bai, ondo leidu dozue: jeltzale batek Deiaren aurka joten. Bigunegiak eta ezker abertzalearen portabozak izateaz akusaten dittuz! Batzuek jakingo dozuenez, Anasagastik aspaldian domekaro idazten eban zutabe bat Deian. Baina antza Deian kokoteraino amaittu eben beraz eta kalera bialdu eben...ba morroiak ondiñoko ez dau supera traumia eta bere artikuluen %95ean, azkenean, Deiaren aurka joten dau. Berdin da zeri buruzko artikulua den, hasikeran Batasuna edo edozeren aurka joten dau, baina azkenengo parrafoa beti reserbaten dotzo Deiari, kaña sartzeko.

Ni neu, PNVkua banitz, serio pentzako neban ia komeni jaten tipo honek emoten daben irudia.

Josu

Josu 2006-11-04 16:41 #1

Barkatukoztazu, baña titular horrek bere esanahi eta kontestutik ataratzen dau Anasagastiren komentarixua. Hara, paragrafo osua:

"El viernes tuvimos Asamblea Nacional
del EAJ-PNV. Es de destacar el cada vez mayor uso del euskera que para
los que lo entendemos solo en un 40%, es un palo. Pero es una realidad
de avance que hay que constatar. Eso hubiera sido imposible en 1977."

Anasagastik bere buruari botatzen detsa harria, eta hori, politiko gitxik iten dabe. Kontuz, gero, nik pentsatzen juat tipo honek euskara aspaldi ikasitta euki biharko ebala, baña nere ustetan komentarixo horrek umore kutsu bat eukitziaz gaiñ bere buruan aurkako epaia botatzen dau: berak ez dau euskeriak bezain beste progresatu. Hau da, euskeriari baño, bere buruari itten detsa barre.

neu

neu 2006-11-04 17:48 #2

Aupa Josu, ondo etorria.

lehenengoan pare bat kontu: ez dot pentzaten titulua kontestutik kanpo dagoenik, baina halan da be, artikulurako lotura be ipintzen dot, beraz ez dago manipulaziorako tarterik. Gauza bat egijja da, batzutan gatxa da "tonuak" igartia internetian: nor dagoen txantxetan edo serio, nor haserre edo lasai...ondorioz, batzutan hanka sartzen da. Zuk esaten dozun modura, Anasagastin asmoa autokritika eta bere buruari barre etxia bazan, orduan esandakoaren parte bat erretiraten dot. Zoritxarrez ez nator bat zeugaz, ez dot pentzaten bere buruari barre etxen egoanik. Anasagastik errealitatearen konstataziño bat etxen dau (1977tik hona euskerak aurrera ein dau) eta ondoren kexaten da bere egoeraz, ganoraz ulertzeko beste euskera jakin ez izateaz. Baina egoera hori konpontzeko bitartekoak ipini beharrean (hizkuntza ikasi), berak ezer gitxi etxen dau, kexateaz gain.

Anasagastin kasua aukeratu dot nere ustetan sasiabertzele askoren jarreraren adierazgarria dalako. Beti besteei abertzaletasun lekziñuak emoten, baina Euskal Herriaren bizkar hezurra dan hizkuntza ikasteko ezebez ein. Hamen doakizu beste blog batetik ataratako Anasagastin beste komentarijju bat, edozein espainolazok botako ebazan betiko aitzakiekin:

"Y si es verdad que dije que loro viejo no aprende a hablar,pero era un dicho amable porque a partir de los cuarenta años no hay neuronas que aguanten el verbo vasco.Y ¡que empeño en que no se euskera¡.Se lo suficiente para entender la bazofia escrita por Artapalo.Y lo de los hijos,no es mas que para decir que si el euskera se interrumpio en los aitas,en los nietos,se recupera.¿Es eso malo?"

Ba bai, hori txarra da, sasiabertzale askok etxen dabena bait da, datozen belaunaldien gainean itzi euskera berreskuratzearen ardura. Euskera umieei eta txakurreei berba etxeko eta tabernan "txikito bat" esateko. Ederto ba. Horreattik goz gaozen modura. Jente askok daki euskera baina inor gitxik erabiltzen dau, batez be hirietan. Ikastolan ikasten dabe baina etxian, gurasoek, erdera hutzian. Superabertzalia naz seme-alabak ikastolara bialtzen doraz eta. Ta gero harrittu etxen gara. Neure ustetan benetako abertzale baten lehenengo ardura, batez be goi kargu bat izanezkero, bere aberriaren jatorrizko hizkuntza ikastia da, abertzalia ez dan horrenbeste jentik ein daben modura. Eta ez badoz hori etxeko prest, ba hobe ixiltzea eta hatzamarra zaurijjan ez sartzia.

Josu

Josu 2006-11-04 18:37 #3

Egixa esanda, zure hasierako artikuluan muinan dagonakin ados nago, Anasagastik eiñ bihar leuken lehenengo gauzia euskara erabiltzia dok, eta ideia hori ez neban nere erantzunakin estali nahi, argi gera dadila.

Hala be, badok ohitura bat Euskal Herrian, ez jatana gustatzen, eta da euskara abertzaleen obligazio moduan jartzea. Horrek bultzatu leike abertzale ez diranei oindiño gitxiago erabiltzera. Abertzale izatiak hori indartu biharko leuke akaso, neurri batian, baña abertzaleon betebehar baño, euskaldun guztiona dala zalantza barik aldarrikatu behar dogu.

Catalunyan PPkoek català erabiltzen daben modura gustauko jatan Euskal Herrixan euskara erabiltzia, baña ez da hala, eta gañera, pentsatzen dot abertzale batzuei ez jakela interesatzen, nahiago dabela hizkuntza arma politiko moduan erabilli.

Ze eingotsau. Dakaguna dakagu, bixar hobia izateko lanian segidu... eguneroko gauzetan erabilli: txikiteuan, familixan, lanian... eta blogean!!!

Utzi iruzkina: