San Faustuak zirala eta urtero bezela, mozorrotzia tokatzen zan, ta aspalditxik Eukenik buruan zabillen ideia bat martxan jarriz, Guns and Roses-ez disfrazauta urten giñan, Bajua ta baterixia falta izan arren, arrakasta itzela lortu giñuan eta gañera gitarra bixak sano allegau ziran etxera (ezin berdiña esan jabiei buruz).
Pasa dan Igandian, aspaldiko partez, etxera goizaldian iritsi biharrian, goizian goiz gelditxu giñan rubi eta neu Zarautz aldera irtetzeko. Bein han giñala, rubi bere tabla ta gutzi kriston olatutzarrak hartzen saiatzen zan bitxartian, neu hondartzatik begira pukaseko dendia noiz irekiko zain. Azkenian alokatu ahal ixan neban neuretzako moduko tabla bat, rubik barruan kristonak eta bi pasa zitxuanez, itsasertzian bertan ibiltzia pentsau giñuan, barruan olatu handiegixak zarela eta.Ala ta be ertzian be indar haundixa zaukan itsasuak eta ordu ta erdi geruago pozik baiña ziharo kantsauta pintx...
Hor ibiltzen gaitzuk uda partian girixak ditzukela eta ez ditzukela keja batian. Hori bai kejia beti gizonak ditzukenian. Beste aldian jartzen gaitzukenian gogoratu be ez gaitzuk eitzen, Argentinan, Kroazian, Portugalen.... etabar luze bat. Gaur neri tokau jatak kamaria hartu ta han da hemen imaginak hartzen ibiltzia, behintzat intentzinuan. Paris aldian egon nauk eta egin leiken gauzaik onenetakua fotuak ateratzia da, giri papelian guztiz sartuta. Baina batzutan hori be ez juau bape ondo eitzen. Goizaldetik andrak moduan dendetan atzera ta aurrera ibili nauk 9 ordu ostian a zelako a...
Andorran ibili ondoren Hossegor aldera jun nitzan. Beti lotu izan ha Hossegor surfarekin eta egia esan honek bizi handia ematen dio herriari. Sartu bezain pronto konturatzen zara horretaz, surfarekin loturiko mila gauza bait daude handik eta hemendik. Bertako ondartza Baionan hasi eta Burdeos aldera doan duna luze bat da edo hori ematen dau behintzat. Ondartza basati xamarrak dira eta ez urbanitak. Itxasoa gogorra izateko fama dauka baina lehenengo egunean ez zirudien. Hala ere bigarrenean izugarrizko itxasoa sartu zen eta han ikusi zen nundik dakarren surferako fama hori. Itxas basterreti...
Bai jauna, Garro ta bixok jun gaitxuk Andorra aldera. Abuztuak 11 illuntzian pentsau ta 12-xan urten giñuztan Andorra aldera. Lau egun egin ditzugu bertan. Motz baiña ondo inbertidutako egunak. Gesepe ta guzti jun gaitzuk. Garro teknologi arluan oso aurreratuta jabik!!!! Zapatuan urten giñan pixkat berandu. Kanpiña erosi ta avanti. (kanpiña saltzen jaukat hiru plazatakua, ta hiru segunduan eitzen dokena, 50 euro). Atzalde aldian heldu ta buelta asko hemon barik Saint Julia-n instalau giñan. Urrengo goiza nobedade goiza izan zan. Lehenengo aldiz bizitzan gozaltzeko kafesnia pizza bat j...
Iepa gaztiak!! Ondo herrixa zaintzen?? Gu korčulan gaozak gaur, txalupatxo bat alkilau juau ta inguruko irletan bueltaka ibili gaitxuk, argazkixak eta bideua be ein juau, zuei enbidixa pixkat emoteko. Bihar berriz be martxa, plitviče aldera, parke naturala ikustera. Ondo segi!
Ieup!! Nahi baino berandutxuau (hondartzako txiringituan etxaok wifirik), baina hemen joiak bigarren kapitulua. Gaur Dubrovnik-en gaozak, Spliten pare bat egun eta Hvaren beste pare bat pasa ostian. Hemen egualdi eskasa baina irletan moreno-moreno ipini gaitxuk. Atzo juergia bota ginuan eta bertan bizitzen gelditzeko goguak sartu bebai.. Kriston emakumiak, eta zerbezia merke-merke. Hurrengo Korcula eta Plitviceko parke naturala ikusteko asmua jaukau. Idatziko juat tokinbat aurkitxu ezkero baina argazkixek bueltararte itxoin biako juek. Ondo segi.
Ieup!!! Egunon La Speziatik, gure lehenengo geldigunea. Zapatuan heldu ginuztan, Montpellier inguruan kriston ataskua jauan eta gabeko ordubixetan heldu ginuztan hotelera. Atzo egun guztixa Cinqueterreko herrixetan bueltaka pasau ginuan eskilarak gora eta eskilarak bera. Rimaggiore eta Manarola bisitau ostian, Corniglian sekulako parajian banua hartu eta buelta hotelera. Gaur Spliteruntz urtengo gaitxuk, ia trafikuak laguntzen joken.
Aurreko mezuan Rubik esan daban moduan, aurten Kroazia aldera goiazak hiru fucking bastard. Ngarte jauna, SinMo eta neu. Zapatu goixian urten, Bilbon Opel Zafira bat hartu ondoren eta Italia aldera juango gaitxuk lehenengo. Lehenengo etapa honen perfila, hemen:Bilbo-La Spezia . Norbaitx gehixau animau ezkero, bariku atzalderarteko denporia dauko.Ahal dan einean juango nok tokixen argazkixak eta ipintzen.
Heldu ditzuk bai azkenian oporrak, batzundako behintzat. Oporrekin batera pare bat pikadero gehixau jauzi dia. Bat Garrok eruan jok eta bestia Gorospek hemen inguruan denera hiru jauzi día Kaleguarena barne. Bueno ba Zorionak a los afortunados. Bestiok hemen jarraitxuko juau en el Hotel parental pension konpletan. Zerbaitzetan pentsau beharko da behingoz etxetk alde eitzeko, edo hipoteka lodi batekin pringau edota bestela LLamas bezala ganoraz arrimau. Baiña bueno asuntua oporrak ditzuk. Ni hemen gelditzukonok herrixa altzatzen. urri inguru horretan espero ganorazko eskapada bat eitzia. Iku...