Surfin iuesei
Pasa dan Igandian, aspaldiko partez, etxera goizaldian iritsi biharrian, goizian goiz gelditxu giñan rubi eta neu Zarautz aldera irtetzeko. Bein han giñala, rubi bere tabla ta gutzi kriston olatutzarrak hartzen saiatzen zan bitxartian, neu hondartzatik begira pukaseko dendia noiz irekiko zain.
Azkenian alokatu ahal ixan neban neuretzako moduko tabla bat, rubik barruan kristonak eta bi pasa zitxuanez, itsasertzian bertan ibiltzia pentsau giñuan, barruan olatu handiegixak zarela eta.
Ala ta be ertzian be indar haundixa zaukan itsasuak eta ordu ta erdi geruago pozik baiña ziharo kantsauta pintxo batzuk jatera juan giñuztan.
Pare bat aste barru balitxeke berriz be juatia, ia orduan gehixau apuntatzen zarien, hortik zihar ordu txikixak arte ibili biharrian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: