MARTXOAK 25 MENDAUR

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2012-03-16 18:21

MARTXOAK 25 MENDAUR.

ADI! AZKEN ORDUKO ALDAKETA: TXANGOAREN HITZORDUA 9ETAN IZANGO DA.

Asteburu honetan udaberriko ordu aldaketa izango da. Gaueko 2:00etan, ordu bat aurreratu behar dugu erlojuak,  3:00ak izango dira.  Kotxeetan banatzen garen bitartean ordu aldaketaz ohartu ez direnak itxoingo ditugu. Esker mila eta barkatu eragozpenak

(sakatu irudian kartela ikusteko, jaisteko edo inprimatzeko)

Hitzordua :martxoak 25, goizeko 9etan Zezentegietako aparkalekuan.

Mendaur oso mendi ederra eta ezaguna da, eta gehienetan Malerreka aldetik igotzen bada ere, oraingo honetan Arantzatik abiatuko gara mendiko kaskoan duen ermitaraino iristeko asmoz.

 Ibilbidea ez da sobera gogorra, baina bai luze samarra. Nolanahi ere, bideko neke guztiak arinduko dira mendi-kaskotik eskaintzen duen paisaia ederra ikusita. Azken bolada honetan, gainera, ugatz bat dabil gailurraren inguruko bazterretan, argazkian ikusten ahal duzuen bezalaxe (joan den igandeko argazkia, Mendaurren egina). Hegaztia markatuta dago, ale gutxi daudenez jarraipena egiten dietelako. Agurtzera etorriko zaigu?

Txindoki eta Sagardotegia.

Nahiz eta eguna lainotsua hasi, gehien bat Txindokiren tontorrera heldu ginenean, egun ederra pasatu genuen, giro ezinhobean, are gehiago sagardotegian eta bueltako autobusean. Esker mila "Antonio" gidariari izan zuen pazientziagatik.

Hortxe dituzue jaso ditudan argazkitxoak eta hamaika alditan abestu genuen "himnoa". Argazki gehiago baldin badituzue, gurekin konpartitu.


"Himnoa"

Asteburu on pasa eta gorde indarrak datorren igandean Mendaur igotzeko.
Oharra: Adi ordutegiari!!! datorren larunbatean ordua aldatzen da.


Utzi iruzkina: