MINTZALAGUNA 2015-2016 ikasturteko IZEN-EMATEA urriaren 5etik 15era ZABALIK!! Astean ordubetez arituta, hizkuntz gaitasunak hobetzen dituztela aitortzen dute Mintzalaguneko kideek: jariotasuna lortzen dute, lotsa galtzen laguntzen die, hizketarako segurtasuna eta lasaitasuna hartzen dute, hiztegia aberasten dute..... Eta horretan laguntzeko ezinbetekoak dira ondo hitz egiten dutenen laguntza. MINTZALAGUNEK "ZUREKIN" HITZ EGIN NAHI DUTE. Eman ezazu izena!
Euskaraz hobeto eta gehiago aritzeko, eta euskal hiztunak biderkatzeko, guregan dago trukua: Mintzalagunak eskaintzen duen aukeraz baliatuz geure herrian euskaraz hitz egitea. Astean ordubetez arituta, hizkuntza gaitasunak hobetzen dituzte mintzalagunek. Eta astean ordubetez elkartuta, euskal hiztunak biderkatzen dituzte parte hartzen duten kideek. Horixe da Mintzalagunaren magia: ahalegin txiki eta atseginarekin indarrak biderkatzen dira! IZENEMATEA urriaren 6tik 17ra zabalik!!! Dohainik da! Izena emateko ondoko zutabean "Izenemate fitxa Mintzalaguna" klikatu, fi...
54 lagunek eman dute izena Hondarribiko Mintzalagunean, eta astero-astero kafe baten inguruan elkartuko dira euskaraz berriketan aritzeko. ZORIONAK denoi! Hemendik aurrera, hilero ekintza osagarriak (tailerrak, irteerak, pintxopotea, lehiaketak...) ere antolatuko ditugu edota Hondarribian euskaraz egiten direnetara joatera animatuko gara. Ekintza hauen helburuak, besteak beste, honako hauek: euskaraz mintzatzeko aukera gehiago izatea, euskaraz aritzeko jende berria ezagutzea.. eta, nola ez, euskaraz ondo pasatzea!!!!
Egunerokoan euskararen alde euren alea jartzen duten superheroiak, supermintzalagunak, omendu nahi ditu aurtengo kanpainak. Gaur egun, 5.500 superheroi anonimo ari dira Euskal herri osoko mintzapraktika egitasmoetan. Zeu ere supermintzalagun izan zaitezke. ELKARTU GUREKIN!! IZENA EMATEKO: ondoko zutabean dagoen izenemate fitxa bete eta bidali. Informazio gehiago: mintzalaguna@hondarribia.org 943111224/ 688865398 (9:30-11:30)
"Bost mila eta bostehun" Arrate Illaro Etxebarria Astean behin, auzoko taberna batean sartu eta bost laguneko taldetxoa egoten da bertan. Ez dute hutsik egiten, eta ez dago zalantzarik: mintzalagunak dira. Belarria jarri nuen lehen aldian ohartu nintzen. Freskagarri bat eskatu, eta ondoan esertzen naiz batzuetan. Asteburuari buruz hitz egiten dute, gizarte arazoei buruz, Athletici buruz... hitz egitea baita euren helburu nagusia, euskaraz hitz egitea. Estimatzekoa da egiten duten esfortzua, gozagarria daukaten ilusioa, eta azpimarratzekoa denen konpromisoa. Boskote hori, ord...