54 lagun Mintzalagunean!
54 lagunek eman dute izena Hondarribiko Mintzalagunean, eta astero-astero kafe baten inguruan elkartuko dira euskaraz berriketan aritzeko. ZORIONAK denoi!
Hemendik aurrera, hilero ekintza osagarriak (tailerrak, irteerak, pintxopotea, lehiaketak...) ere antolatuko ditugu edota Hondarribian euskaraz egiten direnetara joatera animatuko gara. Ekintza hauen helburuak, besteak beste, honako hauek: euskaraz mintzatzeko aukera gehiago izatea, euskaraz aritzeko jende berria ezagutzea.. eta, nola ez, euskaraz ondo pasatzea!!!!